Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Europar mugikortasun sistema garbiagoa, erosoagoa eta merkeagoa izatea nahi dugu
Izaskun Bilbao Barandica hautagai jeltzaleak EAJ-PNVk Europa mailako mugikortasun sistema integratua sortzeko egiten duen proposamena aurkeztu du gaur. Europa mailako sistema, bidaiariei erosotasuna eta merkantziak garraiatzen eta garraio materiala egiten duten enpresei lehiakortasuna eskainiko diena. Ekimen horren xedea da garraio guztiek produzitzen dituzten datuak kudeatzeko sistema adimenduna eraikitzea eta eskaintza integratua planteatzea, eragiketa bakarrean bidai edo garraio bat aukeratzea eta kontratatzea ahalbidetzeko, denbora eta prezio aukerak emanez eta azken kilometroraino mugikortasun sistemaren xehetasun guztiak eskainiz .EAJk Irungo Santiago zubia aukeratu du bere taldeak proposatzen duen mugikotasun sistema integratuaren abantailak azaltzeko. Bilbao Barandicaren hitzetan "funtsezkoa da pertsonen erosotasunerako, merkantzien mugimendu arinerako eta Europa mailako lehiakortasunerako. Erabiltzaile guztien eskubideak bermatuko dituen eredua, mugitzeko arazoak dituztenenak barne. Ideia honekiko konpromisoak gidatzen gaitu, ardatz atlantikoko gure zatia moduko azpiegiturak eraikinez. Horrez gain, proposamen berritzaileak eta gaitasun teknologiko eta industriala eskaintzen dugu. Europak horren truke itzultzen digu erosotasun handiagoa, lehiakortasun handiagoa, negutegi efektua duten gasen murrizketa eta kalitate handiko enpleguen harrobia. Erabiltzen eta gozatzen hasi diren produktu eta zerbitzuek ezagutza, berrikuntza, imajinazioa eta ekimena behar dutelako. Gure sare ekonomikoak posizio ona dauka iraultza honen onurak jasoko dituzten sektore guztietan. Euskadik Europan eskain dezakeen onenaren adibiderik onena da; eta Europak, horren truke, bere hiritar guztiei eskaintzen dienaren adibidea".
Bilbao Barandicak azpimarratu duenez euskal Y trenbidea eta azpiegitura teknologikotan eginiko bestelako euskal inbertsioak oinarrizkoak izango dira "berrikuntza alorrean kalitatezko enplegua sortuko dituen alorrean. Garraioaren industriak 10 milioi langile hartzen ditu gaur, enplegu guztien % 4,5 eta Barne Produktu Gordinaren % 4,6. Garraiorako materialaren fabrikazioak sortzen du Barne Produktu Gordinaren % 1,7 osagarria, eta enpleguaren % 1,5. Teknologiarekin eta informazio tratamenduarekin eta telekomunikazioekin lotuta dauden prestazio horiek eman ahalko dituzten teknologiak sortzea izango da hurrengo urteotarako enplegu harrobirik handienetako bat.
Hautagai jeltzaleak era berean azaldu ditu bere proposamenak ingurumenerako eskaintzen dituen abantailak "sektore honetan erregai fosilekiko dugun mendekotasuna arintzen lagunduko digute, gaur egun gure energia beharrizanen % 96 horren bidez asetzen baitira". Era berean zehaztu duenez "lehiakortasuna emango die enpresei garraio sareen saturazioak gaur egun suposatzen digulako barne produktu gordinaren % 1. Gainera, logistika,garraioa eta bilketak produktu amaitu baten % 10 eta 15 artekoa suposatzen dute".
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31