Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ortuzarrek autogobernuan oinarritu du euskararen alde egindako lan handia
Izaskun Bilbaok hitzeman du euskal hizkuntza defendatzen jarraituko duela.EAJren EBBko presidenteak Donostian egin duen ekitaldian euskal autogobernuaren garrantzia nabarmendu du Euskadiren aurrerapena eta ongizatea bermatzeko; izan ere, euskal kulturaren susperraldia eta Euskadi euskal kultura eta gure hiriburuetan nazioarteko industria-kultura eta sormenaren arteko bidegurutzea izatea ahalbidetu du autogobernuak.
Andoni Ortuzarrek, Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ekitaldian, baikor aldarrikatu du Euskadik euskararen alde egindako lan handia, eta halaber, gure herriaren eta gure gizartearen arrakastarik nagusitzat jo du euskal hizkuntzaren susperraldia. “Euskadiren aurrerapena eta ongizatea ziurtatzeko euskal autogobernua berme bakarra dela erakutsi dugu. Autogobernuak ere euskal kulturaren susperraldia ekarri du. Euskadi euskal kultura eta nazioarteko industria-kultura eta sormenaren arteko bidegurutzea izatea ahalbidetu du. Badakit oraindik asko dela egiteko, baina zailagoa egin dugu. Euskara zulo sakon horretatik atera dugu. Harro nago eta herri honen gizon-emakume guztiek egindako lanagatik eskerrak eman nahi ditut. Andereñoek eta maisuek egindako lanagatik. Erakundeen lanagatik. Eta alderdi politiko batzuen lanagatik, batez ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak euskararen alde egindako esfortzuagatik”. EBBko presidenteak gaztelaniaz hasi eta euskaraz amaitu du bere hitzaldia, Ortuzarrek berak bere bizitzan egin duen hizkuntza-ibilbidearen metafora islatu nahi izan du: bere haurtzaroan gaztelaniaz berba egiten zuena; euskalduna eta, beraz, elebiduna, heldutasunean.
Ordezkari jeltzalearen berbetan, identitate europarraren parte dira euskara, euskal kultura eta euskal sormena, eta enplegua zein ekonomi aukera berriak sortzeko potentzial gehien duen sektorea da jo du. “Berebizikoa da sektore hau finkatzea. Horregatik, Euzko Alderdi Jeltzalea konprometitu egiten da sektore hau Europan bultzatzen. Eta, beste batzuk erakusten duten baldartasunaren aurrean, guk Donostia 2016 egitasmoa aurrea eramango dugu. Munduak, Donostia eta Euskadiren irudi ona, onena, izan dezan nahi dugulako”, nabarmendu du Ortuzarrek.
Izaskun Bilbao Barandicak, EAJko hautagaiak, adierazi du Euzko Alderdi Jeltzaleak euskara eraman duela Europar Legebiltzarrera, ‘bertan gera dadin’. “Legegintzaldia hasteko momentuan, akordio bat proposatuko dugu gure hizkuntza osoko bilkuretan erabilia izan dadin. Benetan espero dut oraingo honetan baiezkoa ematea. Birritan saiatu izan gara, presidente popularrarekin eta sozialistarekin. Eta birritan esan digute ezetz. Aurreko legegintzaldian eleaniztasunari buruz eta hizkuntza gutxituak babesteko onartu zen txostenean oinarrituko gara. Hori ere, EAJren ekarpenaren bidez lortu da. Seiehun diputatutik gora esan dute baietz, baietz Euskarari. Europar Batzordeari legeri loteslea egitea eskatu diote Europan, Euskara, Catalunyarra, eta Galegoa babesteko. Hurrengo legegintzaldian egingo dugun lehen galdera izango da: Noiz hasiko gara?, galdetu du Bilbaok.
“Euskarak ere industria kulturalei laguntzeko Europa sortzailea egitasmoan egotea zainduko dugu. Euskal hiritarrek europar erakundeekin harreman idatziak euskaraz burutzea ahalbidetzen duten akordioak betetzen direla zainduko dugu. Eleaniztasun gaietarako komisarioa nahi dugu, europar hizkuntza guztiez arduratuko dena. Gure helburua ofizialtasuna delako. Ulertezina baita estatu hizkuntza izan behar izatea, europar hiritar batek denona den parlamentuan bere ama hizkuntzan hitz egiteko duen eskubidea errespetatua izan dadin”, amaitu du Izaskun Bilbaok.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31