Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/19

Europar Batasunari eskatzen diogu Euskadi bezalako nazioak aitortzeko

Izaskun Bilbaoren zerrendako hautagai gipuzkoar Eider Mendozak azpimarratu du, subiranotasuna gai politiko garrantzitsuena dela. Izan ere, Euskadi bezalako herriek eskubidea dute bere etorkizuna erabakitzeko Europar Batasunean.
Europar Batasunari eskatzen diogu Euskadi bezalako nazioak aitortzeko

Europako Parlamenturako hauteskundeetarako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak Zarautzen egon dira gaur goizean. Bertan, Eider Mendoza hautagai gipuzkoarrak Europar Batasunari eskatu dio, Euskadi bezalako nazioak aitortzeko eta Europar Batasunaren barne-hedapena egiteko zuzenbide-tresnak prestatzeko.

Ildo beretik, Mendozak honakoa esan du: “Herri bat gara, nazio bat. Eta nazio bezala gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu. Subiranotasuna gai politiko garrantzitsuena da. Izan ere, Euskadi bezalako herriek eskubidea dute bere etorkitzuna erabakitzeko Europar Batasunean. Hori dela eta, Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan lan egingo du Europar Batasuna indartzeko eta bertan bere etorkizuna erabaki nahi duten gizarteak egoteko; hain zuzen ere: europarrak izan nahi duten gizarteak; Europan estatu izan nahi eta baldintza guztiak betetzen dituzten gizarteak; Europa proiektuaren sorburuan dauden gizarteak; eta Europar Batasunari hainbat ekonomia-, gizarte- eta kultura-aktibo eman dizkioten gizarteak”.

Era berean, hautagai gipuzkoarrak gogorarazi du, EAJ-PNVk Europako politika-batasunaren alde egiten jarraituko duela, historian zehar egin izan duen bezala: “Europar batasunak oinarri izan behar ditu herritarren eta herrien parte-hartzea erabakitze-prozesuetan. Eta, horretarako, Europako Konbentzioa egiteko beharra babesten dugu. Bertan, Lisboako Hitzarmena eguneratuko litzateke eta, ondorioz, Europako gobernua osatuko litzateke, hain zuzen ere, Estatu partaide ezberdinetan dauden subjetu politiko guztien lana aitortzen duen Europako gobernua”.

Azkenik, Eider Mendozak segidakoa azpimarratu du: “Europar Batasunaren barne-hedapenari eta herritarren parte-hartzea hobetzeko baliabideei esker, Europar Batasunaren erabakitze-prozesuak eta Europar Batasunaren erakundeak gardenagoak eta demokratikoagoak izango dira. Hori dela eta, Europako Batzordea eta Europako Parlamentua indartzearen alde lan egingo dugu, integratze proiektuaren oinarriak izan daitezen”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube