Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoa 2015. Lehiakortasuna eta enplegua
Kezkagarritzat dauka Carlos Ormazabalek Gipuzkoaren egoera ekonomikoa. “Krisia aurretik, ondoko lurraldeetan baino hobea zen gure lurraldeko egoera, baina baita industriak duen pisua ere. Industriako enplegu bakoitzak, 2 eta 5 enplegu gehiago sortzen ditu ekonomiaren beste alor batzuetan” azpimarratu du. Asko dago egiteko nahiz eta Ugartek “Gipuzkoa ondo doa” esan.Geroz eta lehiakorragoa den merkatu batean, zein laguntza eman dezakete herri-administrazioek?
Erakundeek, besteak beste, enpresa giroa sortzeko gaitasuna izan behar dute, ingurune bat sortzeko, enpresak sortzeko edo horiek erakartzeko baldintzak jarriko dituena. Eta horretaz ari garenean, hainbat gauza hartu behar dira kontuan, hala nola, azpiegiturak, fiskalitatea, giro sozio-laborala,… Zerk egiten du, esate baterako, enpresa bat Araban jarri beharrean, Gipuzkoan jartzea? Horretaz ari gara hizketan. Modu batera esateko, gaur egungo baldintzek, ingurune horrek ez du erakargarri egiten gure lurraldea.
Eta zein da EAJ-PNV alderdi politiko gisa betetzen ari den eginkizuna?
Foru Aldundiaren hiru aurrekontuak onartzerakoan azaldu dugu erantzukizunik. Lurraldeko enpresa-ehuna laguntzea sustatzeko ekimena ere burutu dugu, diru-partida garrantzizkoak sartuz horretarako. Bilduren ez egite horren aurrean, gainera, ekonomiari pizten laguntzeko Foru Arauaren proposamena aurkeztu berri dugu Batzar Nagusietan. Izan ere, Bildu ez du sinesten enpresak direnik enplegua eta aberastasuna sortzeko funtsezko eragile. Gero, aberastasun hori banatzeko. Lurraldeak duen gizarte politika hori, batzuk definitu ez dituzten “marra gorri” horiek, “EAJ-PNV eredu” dira.
Baina nahikoa definituta daude erakunde guztien eginkizunak…
Erakunde arteko koordinazioa funtsezkoa da, oinarrizkoa. Erakunde bakoitzak dituen berezko eskumenez gain, norabide berean arraun egiteko gai izan behar dugu eta helburua lortzeko, guztion ekarpenak egin behar ditugu. Lurraldea berriz indartuko duten baliabideen lerro nagusienak ari gara lantzen, hala nola, industrializazioari lagundu eta bultzada eman, nazioartekotzea, inbertsioa, berrikuntza, finantzaketarako tresnak eta enpresetan pertsonek duten funtzioa.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31