Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/16

Asko dago jokoan Europako hauteskundeetan

“Batzuk diote hauteskunde guztiak berdinak direla, baina ez da hala. Europako hauteskundeetan asko dago jokoan, aste honetan enpresen pizgarri fiskalen isunarekin ikusi dugun bezala. Estatu izan bagina, errespetatuak izango ginen, baina zoritxarrez, ez da hala, eta isuna iritsi zaigu PSOEk eta PPk jarri zituzten errekurtsoengan ondorioz”, azaldu GBBko presidente den Joseba Egibarrek.
Asko dago jokoan Europako hauteskundeetan

Burukide jeltzaleak adierazi duen bezala, EAJ izan da azken hamarkadetan Europan euskal herritarron interesak defendatu dituena. “Beste batzuk beste iraultza batzuetan zeuden bitartean”, EAJk kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako konbenioa defendatu ditu, “etorkizun ekonomiko eta politikoaren” giltzarri direlako.

Egibarrek nabarmendu du hauteskunde hauetan berebiziko garrantzia duen erabakitzeko eskubidea ere dagoela jokoan. “Ez da eufemismoa. Euskal Herria, Katalunia eta Galizia nazioak dira eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukate. Hori defendatuko dugu Europan”, ziurtatu du.

Gernikako Estatutua eguneratzeko momentua iritsi dela defendatu du Egibarrek, baina, aurretik, onartu du “etxekolan asko daudela egiteko”. Ildo horretan, adierazi du “batzuk Europatik pausuz-pausu aberrigintzan lanean ari ginen bitartean, beste batzuk helburu hori tiroka lortuko zutela uste zuten. Zorionez, estrategia hori ankerra zela ohartu dira orain gutxi. Ongi etorriak. Baina umiltasun pixka bat”, erantsi du ezker abertzaleari ibilbide orria zehazten hasteko eskatzeko. “Independentzia nahi badute, esan dezatela nola eta noiz. Eta ez orain bezala: Proposamen bat bera ere ez dute mahaigaineratu. Bakoitzaren estrategiak zehazteko garaia ailegatu da”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube