Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lan egingo dugu Euskadik ordezkaritza zuzena izateko Europako Batzordean
Izaskun Bilbaoren zerrendako hautagai gipuzkoar Xabier Ezeizabarrenak azpimarratu du, EAJ-PNVk babestuko du Euskadik Bruselan ordezkaritza zuzena izatea, besteak beste, Flandesek eta alemaniar zein austriar Länd-ek, beste Estaturik gabeko hainbat naziok bezala.Europako Parlamenturako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak Hernanin izan dira gaur. Xabier Ezeizabarrenak esan du, Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan lan egingo duela euskal erakundeek ordezkaritza zuzena izateko Europako Batzordean zein Europar Batasuneko Justizia Auzitegian. Izan ere, bi erakunde horiek giltzarriak dira Europar Batasunean Euskadiko interesak ordezkatzeko eta babesteko.
Era berean, Xabier Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “EAJ-PNVk babestuko du Euskadik Bruselan ordezkaritza zuzena izatea, besteak beste, Flandesek eta alemaniar zein austrial Länd-ek, beste Estaturik gabeko hainbat naziok bezala. Gainera, EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak gogorarazi du Europar Batasuneko Justizia Auzitegia oso garrantzitsua dela Europako Erkidegoko zuzenbidea ezartzeko, Beraz, organo horretan parte hartzea ezinbestekoa dugu, bereziki, zergei eta Kontzertu Ekonomikoari dagokienez”.
Laburbilduz, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “EAJ-PNVk konpromisoa hartu du Europako politikaren batasunean parte-hartzeko. Izan ere, hori egiten dute Europar Batasuneko Estatu aurreratuenek. Eta, horrenbestez, jeltzaleok aurre egingo diogu Estatu Espainiarrari, muzin egiten baitio gure parte-hartze zuzenari Europar Batasunean”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31