Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Nahikari: elkarrizketaren eta elkarlanaren aldeko apustua egiten dugu Pasaiaren egoera hobetzea lortzeko
EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Nahikari Oterminek, prentsa ohar bidez adierazi du bere taldeak ez duela begi onez ikusten Bilduren gobernuaren konfrontazio politika. Jeltzaleen aburuz elkarrizketarako garaia da, eta horregatik, EAJ-PNVk elkarlanaren eta ez konfrontazioaren, aldeko apustua egiten du Pasaiako egoera hobetzea lortzeko eta herriaren alde lan egiteko. Halaber, Nahikari Oterminek, kezka azaldu du alkateak herritarrekin, portuarekin eta gainerako erakundeekin dituen etengabeko liskarrengatik.EAJ-PNVko udal taldearen arabera, Bilduk eta bereziki Pasaiako alkateak, hainbatetan erakutsi dute akordioetara iristeko eta elkarlanerako duten gaitasun falta, batez ere beraiek gobernuan ez dauden erakundeekin. “Hori dela eta dago Pasaia dagoen egoeran; udal gobernuak ezarri dituen zailtasun eta oztopo guztien ondorioz ez da akordio ez eta batasunik lortu Pasaia biziberritzeko” adierazi du Oterminek. Pasaitarrek egunero pairatu behar dute egoera hau, eta bozeramaile jeltzaleak gogorarazi nahi izan du, Pasaia Gipuzkoako udalerririk degradatuena dela, langabezia-tasa altuarekin eta zoritxarrez, bizi duen utzikeria eta gainbehera egoera geroz eta larriagoa da.
Egoera honen aurrean, EAJ-PNVk azpimarratu du elkarlanerako, elkarrizketarako eta aurrera pausoak emateko garaia dela, ezinezkoa baita ezer lortzea oinarri gisa etengabeko konfrontazio politika hartuta.
Horregatik, Oterminek Agirregabiria alkateari eskatu dio alde batera uzteko “etengabeko liskarrak” eta Pasaiako egoera hobetzen lagun dezaketen erakunde desberdinekin bildu eta hitz egiteko eskatu dio, hala nola Aldundiarekin edota Eusko Jaurlaritzarekin, akordioetara iritsi, hitzarmenak sinatu eta Pasaiak bizi duen egoera hobetzen lagunduko duten ekimen desberdinak aurrera eraman ahal izateko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31