Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako EAJ-PNVk proposatu du hiriko plaza bati Ramon Labaien zenaren izena jartzea, alkate ohiaren omenez
Bozeramaile jeltzale donostiarrak, Eneko Goiak, Labaienen “donostiar izaera sakona” eta “konpromiso etiko eta politiko irmoa” nabarmendu ditu; eta gaineratu duenez, Labaienek “egun ezagutzen ditugun Donostiaren eta Euskadiren oinarriak ezartzean ezinbesteko ekarpena izan zuen”Donostiako EAJ-PNV udal taldeak gaur egin den Kaleen Udal Batzordearen bilera batean proposamen bat aurkeztu du hiriko kale edo gune batek pasa den abenduan zendu zen Ramon Labaien alkate-ohiaren izena eraman dezan. Labaien Donostiako alkatea izan zen 1983tik 1987ra eta haren heriotzak “giza goratasun eta goratasun politiko handiko pertsona baten desagerpena ekarri du; Labaienen ekarpena guztiz garrantzitsua izan zen gaur egun ezagutzen ditugun Donostiaren eta Euskadiren oinarriak ezartzean”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.
Bozeramaile jeltzaleak Ramon Labaienen “donostiar izaera sakona” eta haren “konpromiso etiko eta politiko irmoa” nabarmendu ditu; konpromiso horrek gidatu zuen Labaienen ibilbidea; izan ere alkate-ohia “EITB edota Donostian egoitza duen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bezalako erakundeak sortzen ezinbestekoa izan zen. Alkatea zelarik, besteak beste, Maria Cristina hotela bultzatzearen eta oso zailak zen unean Zinemaldiari eustearen aldeko apostua egin zuen. Ramon Labaianek gauza asko eta lan handia egin zuen hiri honen alde eta erabat konbentzituta gaude ondo baino hobeto merezi duela Donostiak bere kale bati pertsona alkate-ohiaren izena ematea”, adierazi du Eneko Goiak.
Kaleen Udal Batzordean, talde jeltzaleak gaur egungo Santa Catalina plaza proposatu du Donostiako alkate-ohiaren izena jartzeko. “Izan ere, inguru horretan Santa Catalina izena duten hiru gune daude: zubi bat, kale bat eta plaza bat. Plaza hori Labaienek bultzatu zuen Maria Cristina hotelaren parean dago eta horrek bihurtzen du gunea hiriak Ramon Labaieni omenaldia egiteko toki aproposa”, adierazi du Goiak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31