Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/15

EAJ-PNV-k lan egingo du gazte-enplegua sustatzearen eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzearen alde

Miren Martiarena EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak esan du, jeltzaleek lan egingo dutela “More Basque Way” ekimena garatzeko, hain zuzen ere, euskal hiritarrok Europan erabat aitortuak izateko benetako euskal bidea garatzeko.
EAJ-PNV-k lan egingo du gazte-enplegua sustatzearen eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzearen alde

Europako Parlamenturako hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaitzak, hain zuzen ere, Izaskun Bilbao zerrendaburu den hautagaitzak, Gipuzkoan kanpaina egiten jarraitzen du. Gaur, Gipuzkoako hautagaiak Andoainen izan dira. Bertan segidako gaiei buruz hitz egin dute: Euskadiren benetako aitorpena Europar Batasunean, gazte-enplegua eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.

Miren Martiarena, EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak esan du, EAJ-PNVk Europar Batasuna birsortu behar dela eta, prozesu horretan, pertsonak lehenetsi behar direla. Izan ere, Europak ospea galdu du, baita euskal herritarren artean ere. Eta Europak herritarren ospea berreskuratzeko, ezinbestekoa da “More Basque Way” bezalako ekimenak garatzea, hain zuzen ere, euskal hiritarrok Europan erabat aitortuak izateko benetako euskal bidea egiteko ekimenak garatzea. Ekimen hori ekarpen handia izan daiteke Europak galdutako ospea berreskuratzeko.

Era berean, Martiarena, egun gazteek lana aurkitzeko duten arazoaz mintzatu da: “Egun Europar Batasuneko gazteen %23,2 langabezian dago. Horri aurre egiteko, EAJ-PNVk Europar Batasunean lan egingo du gazte-enplegua sustatzeko. Eta, horretarako, ezinbestekoa da Europar Batasuneko Estatuek garatzea onartutako Gazte Bermea gomendioa. Gomendio horrekin Estatuek konpromisoa hartzen dute 25 eta 30 urte bitarteko gazteei segidako eskaintzak egiteko: enplegua, jarraipen heziketa proposamena, praktikak edo formazioa, baldin eta gazte horiek euren ikasketak amaitu badituzte edo langabezian 4 hilabete baino gehiago badaramatzate”.

Izaskun Bilbao zerrendaburu den hautagaitza-kideak, halaber, azpimarratu du, EAJ-PNVk Europako Parlamentuan lanean jarraituko duela, gazteen lan-heziketa sustatzeko eta emakumeek produkzio-sisteman sartzeko. Horren harira, Miren Martiarenak honakoa esan du: “EAJ-PNV emakumeak administrazio-kontseiluetan sartzeari buruzko zuzentarauaren alde dago eta helburu hori lortzeko lan egiten jarraituko dugu”.

Horrenbestez, eta amaitzeko, berdintasunari buruz hitz egin du Martiarenak: “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna demokrazia kontua da, baina inbertsioa ere bada. Izan ere, Europarentzat eskatzen dugun garapen iraunkor integratzaile eta adimentsuak eskura dugun talentua guztia behar du eta, talentu horren zati handi bat emakumeok osatzen dugu. Gainera, egun, Europan, goi mailako titulazioa duten emakumeak gizonak baino gehiago dira. Beraz, Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan lan egiten jarraituko du berdintasuna balio horizontala bihurtzeko; genero, estereotipoen aurkako borroka koordinatua garatzeko; eta genero indarkeriari buruzko estrategia integrala planteatzeko eta biktimentzako arretari buruzko zuzentaraua gure legedian arin txertatzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube