Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ander Rodriguez foru diputatuari eskatzen diogu eztabaida antzuak bazter ditzan eta lan egin dezan gizarte-zerbitzuetako legea garatzeko
Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguezek Batzar Nagusietako izen bereko batzordean parte hartu du gaur goizean eta, bertan, Gizarte-Zerbitzuetako Legearen garapen mailaren berri eman du. Behin foru diputatuaren azalpena entzunda, EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak Gizarte Politikako foru diputatuari leporatu dio eztabaida antzuak sortu izana eta segidakoa eskatu dio: “Elkarlanean aritzeko gainerako erakundeekin Gizarte-Zerbitzuetako legea garatzeko”.Horren harira, Mendozak honakoa esan du: “Foru Aldundiak lehenetsi behar ditu pertsonen arreta, akordioak egitea eta ez, ordea, liskarra bilatzea”. Batzarkide jeltzalearen iritziz, foru diputatuak eztabaida antzuak baztertu behar ditu eta, are gutxiago, sortu. Eta hori da egin duena familien diru-laguntzarekin”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak gogorarazi du, Mendekontasunaren gaineko Legea Espainiako lege bat dela. Are gehiago: Espaniako legeak ezartzen du, senidea urtebete zaintzen egon behar dela diru-laguntza jasotzeko. Baina aitzitik, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek ez dute legea betetzen, izan ere, mendekontasunaren gaineko diru-laguntza eskatu dutenek hasieratik jaso dute. Eta foru aldundiek hartu dute bere gain diru-laguntza horren kostua. Hortaz, Eider Mendozak Ander Rodriguezi eskatu dio, ez saiatzeko beldurra sortzen hain serioa den gai batekin, eta, era berean, leporatu dio, ez duela egoeraren araberako jarrerarik izan.
Mendozak, halaber, honakoa gogorarazi du: “Lehengo legealdian, Eusko Jaurlaritzak segidako lanak egin behar zituen: gizarte zerbitzuen kartera-dekretua, inbentarioa eta gizarte-zerbitzuen kostuen garapena. Baina aitzitik, alderdi sozialistaren Eusko Jaurlaritza ez zen gai izan hori egiteko eta, orain, Urkullu Lehendakariaren Eusko Jaurlaritzak inbentario hori egin du. Eta, horri esker, 2017.urterako beharrak ezagutzen dira – gogoan izan, orduan aitortzen zaiola eskubide subjektiboa –”.
Horrenbestez, Eider Mendozak esan du, plaza kopurua eta diru-laguntzak handitzea aurreikusten dela, baita ekonomia-estaldura ere. Izan ere, gero eta adineko pertsona gehiago egongo dira, gero eta mendekotasun egoera gehiago egongo dira, eta gero eta pertsona gehiago baztertze-egoeran egongo dira. Horiek horrela, hautetsi jeltzaleak ez du ulertzen zergatik Ander Rodrigezek datuak ezkutatzen dituen. Mendozaren iritziz, garrantzitsuena da erakundeek akordioa egiteko borondatea izatea legea garatzeko.
Azkenik, Eider Mendozak Ander Rodrigezi gogorarazi dio, egungo gizarte-zerbitzuetako sistema EAJ-PNVk egin zuela eta foru diputatuaren lana sistiema bere horretan mantentzea izan dela, nahiz eta lehengo legealdiko Elgoibar eta Irungo egoitzak egiteko hartutako konpromisoa baztertu duen. Hori dela eta, Gizarte Politikako foru diputatuari eskatu dio, istilu zein eztabaida antzu gehiago ez sortzeko bere kudeaketa ez eraginkorra ezkutatzeko. Eider Mendozaren ustez, bada garaia hitz egiten hasteko. Eta helburua honakoa da: beharra duten pertsonen arreta indartzeko akordioa egitea.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31