Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Errenteriko Musika Banda proposatuko du Madalenetako omendu izateko
Errenteriako musika banda 1864. Urtean sortu zen, duela 150 urte, eta aurtengo Madalenetan banda omendua izatea da EAJ-PNVren proposamena. Maite Peña udal bozeramaileak adierazi du oso garrantzitsua dela elkarte batek 150 urte betetzea, eta gainera, errenteriarrentzat ospe handia duen erakunde batetaz ari gara kasu honetan. Zein ez da hunkitzen Madalenetan bandaren “zentenarioa” entzunda? gaineratu du bozeramaile jeltzaleak. 1948 urtetik aurrera Errenteriako Musika Kultur Elkartea- EMKE deitu izan den erakunde hau, 1967. urtetik Errenteriako ereserkia den “zentenarioa” jotzeaz arduratzen da urtero uztailaren 21ean udaletxe aurrean txupinazoa bota bitartean.“Jende askoren ustearen aurka, gure herriko “zentenarioa” ez da ez udalak, ez eta herriak berak martxan jarritako ekimena; musika bandak abian jarritakoa baizik” azaldu du Maite Peñak. Jeltzaleak aditzera eman duenez, garaiko bandaren zuzendaria zen Jose Maria Iraolak Ervitik konposatutako pieza aukeratu zuen, arratsaldeko 18:00tan Biteri eskolatik abiatzen zen kalejirarako. Ohiturak ospea hartu zuen eta urteak pasatu ahala jende gehiago hurbiltzen zen zentenarioa entzutera txupinazoa bota bitartean festei hasiera emanaz.
Gaur egun ere, askok galdegiten dute ea zergatik hasten diren herriko festak 19:00tan eta ez eguerdiko 12:00tan gainerako herrietan bezala, horren arrazoia da “bandak ematen ziela hasiera festei eta jendeak musikariak lanetik atera zitezen itxaron behar zuten ereserkia entzuteko” gehitu du bozeramaile jeltzaleak. Arrazoi horregatik hasten ziren festak 18:00tan Errenterian, egun 19:00tan hasten direnak.
Bestalde, Peñak azaldu du Errenteriko Bandak duen ospea jaso dituen sari eta eskaini dituen kontzertuei ere badagokiela. Hain zuzen, Euskadiko Musika Banden eta Zaragozako banden lehiaketan saritua izan da, eta hainbat emanaldi eskaini ditu “Musika Hamabostaldian”, “Musikaste” jaialdian, Bordeleko Nazioarteko Azokan, Paris eta Oportoko moduko hirietan, eta kontzertuak ere eskaini dituzte Oskorri taldearekin batera.
Aipatu guztiagatik, EAJ-PNVko udal taldeak uste du Errenteriako Musika Banda dela aurten herriko festei hasiera emango dien txupinazoa botatzeko hautagairik egokiena.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31