Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Europar Batasunari eskatzen diogu Euskadiko lehiakortasun jasangarriaren eredua indartzeko
EAJ-PNV-k Europar Batasunari eskatu dio indartzeko Euskadiko hazkunde eta lehiakortasun jasangarriaren ereduaren garapena, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritza garatzen ari den ereduaren garapena. Eskaera Europako Parlamenturako hauteskundeetarako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiek egin dute Urola eskualdera egindako bisitan gaur goizean. Bertan, Izaskun Bilbao zerrendaburu den Europako Parlamenturako hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagaiek babestu dute Euskadiko eta Europako estrategiak uztartzea, hain zuzen ere, enplegua sortzeko eta handitzeko estrategiak uztartzea.Luke Uribe-Etxebarria Europako Parlamenturako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak honakoa gogorarazi du: “EAJ-PNVk Europa indartsu baten alde egiten du, hain zuzen ere, ekonomia- eta gizarte-ongizatea sortuko duen Europaren alde. Eta horretarako, industria lehiakorra izateko politikak garatu behar ditugu, Euskadik hazkundean sartzeko eta enplegu jasangarria lortzeko”.
Uribe-Etxebarriak – Europar Batasunaren funtzionario ohia da –, halaber, babestu du Euskadiko industria-politika eta Europako industria-politika osagarriak direla: “90.hamarkadan Euskadi erreferentzia izan zen Delors delako estrategiarentzat, hain zuzen ere, Ardanzaren aginteko Eusko Jaurlaritzaren lehendakari orde Jon Azuak “Hazkundea, Lehiakortasuna eta Enplegua” izeneko estrategiarentzat, eta, egun, Euskadik erreferentzia izaten jarraitzen du Eusko Jaurlaritzaren plangintzei esker. Beraz, erakutsi dugu, Europari estrategia egokiak eman dizkiogula eta, ondorioz, Europar Batasunari eskatzen diogu, Eusko Jaurlaritzaren plangintzak osatzeko industrian, berrikuntzan, mundu-merkataritzan, monetan, energian, IKTetan eta ekintzailetzan”.
Azkenik, hona hemen Luke Uribe-Etxebarriaren hitzak: “EH Bilduk eta PSE-EEk uste dute industria-politika egokiena egiten ez den politika dela eta PPk, aldiz, ez du lehiakortasun estrategiarik garatu eta, ondorioz, Estatu Espainolean langabetu kopurua izugarri hazi da eta gizartearen arteko ezberdintasunak handitu dira. Horiei guztiei aurre egiteko EAJ-PNVk honako industria-politika garatzen jarraituko du: industria-politika lehiakorra, indartsua eta jasangarria eta, politika horren barruan merkataritza eta turismoa ere daude. Jakin badakigu lan handia egin beharko dugula, baina guztion lanarekin eta konpromisoarekin lortuko dugu”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31