Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/12

Bilduk Bruselari hondakin planari buruz esaten dizkion erantzunak, Gipuzkoako Batzar Nagusiek kontrolatzea eskatu du Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandica EAJ-PNVren eurodiputatuak gaur proposatu du Gipuzkoako Batzar nagusiek Bilduk Gipuzkoako Hondakin Planari buruz bidaltzen dizkion erantzunak kontrolatzea. Proposamen hau aurkeztu da Gipuzkoako Plazatik Batasuneko agintariei bidalitako agiriaren berri izan ondoren. Agiri honetan Zubietako kontratua desegitearen inguruko erantzukizunak besteei leporatzen dizkiete, herrialdearen aurreko hondakin plana deskalifikatu egiten da eta datu faltsuak ematen dira Bildu gai honen inguruan garatzen ari den politikaren emaitzei buruz. Batasuneko agintariek ikerketa hasi zuten eurodiputatu jeltzaleak beraren ekimenez.
Bilduk Bruselari hondakin planari buruz esaten dizkion erantzunak, Gipuzkoako Batzar Nagusiek kontrolatzea eskatu du Bilbaok

EAJren hautagaiak bere proposamena aurkeztu du Beasainen Sasietako zabortegian egin den hauteskunde ekitaldian. Izaskun Bilbao Barandicak aditzera eman duenez "Hasi da Bilduren hondakin planari buruzko europar ikerketa, eta berriz ere erratu dira. Bilduk prentsa aurrekoa deitu zuen Zubietako kontratuaren desegitea iragartzeko. Orain, Europar Batzordeari esan diote beraiek ez direla izan, Gipuzkoako hondakinen partzuergoa izan dela. Esan egin dute hori dela eskuduntza duen erakundea. Batzar Nagusiei buruz ez dute hitz erdirik esaten. Europar Batzordeari esan diote Inbertsioetarako Europar Bankuaren bidez finantzatuta zegoen plana txapuza bat dela, zentzugabekeria: lantegi bat herrialdeko zabor guztiak erretzeko. Eta ez diote esan tratamenduan ez dela aurrerapenik egin, eta gaikako bilketan ezer gutxi aurreratu dela. “Zaborren turismoa" ez da existitzen. Eta orain Bruselara joatea eskatu dute beren planak azaltzera. Ondo dago hori, ondo deritzot. Baina, Gipuzkoako Batzar Nagusiak joan daitezela. Europan egia jakin dezaten, eta Gipuzkoak eta Euskadi osoak hain gai garrantzitsua den honetan zuhurtzia, sen ona eta akordioa berreskura dezaten".

Bilbao Barandicak esan du arrazoi tekniko eta demokratikoak daudela Bilduren planaren kontra egoteko: "Zaborrak gaika batzeko modua inposatu dute. Garestiagoa da, deserosoa da eta lehengoak baino babes sozial eskasagoa du. Ezer gutxi hitz egiten dute hondakin eta zaborrekin egingo dutenari buruz. Eta guk badakigu garrantzitsuena hondakinen tratamendua dela. Baina, okerragoa dena. Une honetan dakigu beren konponbide bakarra zabortegiak direla. “Biltoki inertizatuak” omen dira, horrela deitzen dituzte. Eta, hori da egin behar den azken gauza. Bien bitartean, tratatu gabeko zaborrak inguruko zabortegietan jartzen dituzte. Konponbide zaharra eta zaharkitua. Etxean halakorik egingo bagenu, zaborra alfonbraren azpian jartzea litzateke. Hori bai eredugarria!

Bermeoko politikariak Iñaki Erraztiren agerraldia Bruselan gogoratu nahi izan du "bertan esan zuen herrialde aurreratu bateko biztanlea "zela eta azaldu egin zuen "bere plana egingarria zela super-amonak daudelako eta erosketak egitera tuper bat eramaten dute arraina bertan sartzeko. Ados nago, super-amona izan behar da bost kiloko zaborrez betetako ontzia zorutik metro eta erdira dagoen kakotik zintzilikatzeko". Era berean azpimarratu duenez "Bildu orain dela hogeita hamar urteko gizartean bizi da. Konponbide zaharrak ditu,zaharkituak" eta azpimarratu du EAJk europar joerarik modernoenekin bat datozen ekimenak aurkezten dituela. Hauen artean dago ondasun eta zerbitzuak produzitzeko orduan eraginkorrenak direnak, eta birziklatzeko eta berrerabiltzeko aukera handiagoak ematen dituztenak zergen bidez saritzea . Era berean azpimarratu du jeltzaleek proposatuko dutela "hamarkadatan zabortegi zaharretan lurperatu ditugun gaietatik zer berreskura dezakegun aztertzea". Bien bitartean Bildu ari da besteok egiazko herria osatzeko bidean indarrak batzea erabaki genuenetik hogeita hamar urte igaro izan ez balira bezala. Pozten nau beraiek ere elkartzea. Baina ,mesedez, leziorik ez".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube