Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/09

Europako Batasunak eskubide indibidual eta kolektiboak bermatu behar ditu estatuaren hondamenari aurre egiteko

Xabier Ezeizabarrenak – Izaskun Bilbao zerrendaburu den EAJ-PNVren hautagaitzaren Gipuzkoako hautagaia – honakoa azpimarratu du: “Bruselan babestuko dugu Europako erakundeen indartzea, bereziki, Europako Parlamentua”.
Europako Batasunak eskubide indibidual eta kolektiboak bermatu behar ditu estatuaren hondamenari aurre egiteko

Europako Parlamenturako hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaitzak, hain zuzen ere, Izaskun Bilbao zerrendaburu den hautagaitzak, segidakoa babestu du gaur, maiatzak 9 Europako eguna, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako hautagaiaren bidez: “Europako Batasunak eskubide indibidual eta kolektiboak bermatu behar ditu, estatutaren hondamenari aurre egiteko”. Horren harira, Ezeziabarrenaren ustez, Europako Batasuneko erakundeek pertsona guztien eskubideak bermatzen dituzte. Baina errealitatea bestelakoa da Estatu Espainiarran: Estatuak ez du konpromisorik pertsonekin, nazioekin eta gizarte-ekonomiarekin. Eta konpromiso hori izatea da, hain zuzen ere, gizarteak behar duena.

Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak honakoa azpimarratu du: “Bruselan babestuko dugu Europako erakundeen indartzea, bereziki, Europako Parlamentuaren indartzea. Izan ere, Europako Parlamentuak ordezkatzen ditu eskubide indibidual eta kolektibak”.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, azpimarratu ditu Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak eta Europako Batasuneko Giza Eskubideen Auzitegiak egiten duten lana. Espainiar Estatuak, ordea, bi arlo horietan oso atzetik dabil.

Azkenik, hona hemen Ezeizabarrenaren hitzak: “EAJ-PNVk konpromisoa hartu du Europako politikaren batasunean parte-hartzeko, besteak beste, historian zehar Irujok, Aguirrek edo Schumannek egin duten bezala, eta bereziki, Espainiar Estatuaren eskubideen ukatzeari eta ezartzen duen betoari aurre egiteko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube