Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gizartearen eta ekonomiaren eragile garrantzitsuenek babesten dute ekonomia sustatzeko EAJ-ren proposamena
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok Gipuzkoako gaurkotasun-albisteei buruz hitz egin du gaur goizean Radio Nacional de España irratian. Lehengo astean jeltzaleek Batzar Nagusietan erregistratutako Ekonomia Sustatzeko Foru Arau proposamena izan da elkarrizketaren ardatz nagusiena. Gai horri buruz, Markel Olanok azaldu du, foru arau proposamena dela erabili zezaketen azkeneko tresna Bilduren aginteko Foru Aldundiari behartzeko krisiari aurre egiteko planak egitera.Horren harira, Olanok honakoa esan du: “Legealdia oso txarra izan da Gipuzkoako ekonomiarentzat. Eginahalak egin ditugu Gipuzkoako ekonomia sustatzea legealdiaren ardatza izateko, baina ez dugu lortu. Hori dela eta, behin Ekonomia Sustatzeko Foru Arau proposamena erregistratuta – hain zuzen ere, Gizartearen eta ekonomiaren eragile garrantzitsuenek babesten duten ekonomia sustatzeko proposamena –, oposizioak dituen tresna guztiak agortu ditugu Bilduren aginteko foru gobernua behartzeko krisiari aurre egiteko planak egitera eta, era berean, 2012ko irailan emandako hitza bete dugu”.
EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak, halaber, adierazi du, Gipuzkoak behar duela Foru Aldundiak tresnak izatea krisiari aurre egiteko. Baina aitzitik, krisialdiaren une latzenetan Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez ditu beharrezko tresnak izan. Eta hor ditugu datuak: lehengo legealditik gaur arte ekonomia sustatzeko aurrekontu-sailak %35 gutxitu dira.
Hortaz, Markel Olanok segidakoa salatu du: “Bilduren aginteko foru gobernuak ez du borondaterik izan krisiari aurre egiteko, izan ere enpresari buruzko ideologia- eta politika-aurreiritziak ditu. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, argi eta garbi erakutsi du baldin eta borondate politikoa badago, enpresei laguntzeko baliabideak daudela. Eta horren adibidea honakoa da: Eusko Jaurlaritzak berak egin duen industriari laguntzeko plangintza, hain zuzen ere, industriari 500 milioi euro baino gehiagoko laguntza emateko plangintza”.
Bestalde, zerga-iruzurgile handien zerrenda argitaratzeari buruz, jeltzaleen batzarkide-taldearen bozeramaileak azpimarratu du, esfortzu handia egin beharko dela bermatzeko gauzak ondo egiten direla. Zerrenda argitaratzeari buruzko akordioa egin dugu Batzar Nagusietan eta Eusko Jaurlaritza ere ados dago, izan ere neurri oso baliagarria izango da zerga-iruzurrari aurre egiteko hiritarrak iruzurgile handien zerrenda jakitea; baina aitzitik, ezin da legea urratu. Horregatik, Batzar Nagusietan onartutakoa ez da aipatutako neurria egitea, baizik eta neurria egiteko zuzenbide-azterketa egitea.
2014ko Europako Parlamenturako eta 2015eko Foru eta Udal hauteskundeak
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen eledunak, Europako Parlamenturako hauteskundeak ere izan ditu hizpide. Markel Olanok azpimarratu du, azkeneko bost urteetan Izaskun Bilbaok lan itzela egin duela Europako Parlamentuan eta, ondorioz, lan gehien egin duten eurodiputatuen artean dagoela.
Ildo beretik, Olanok honakoa gaineratu du: “Oso garrantzitsua da Europako Parlamentuan ordezkari bat izatea Euskadiko interesak babesteko. EAJ-PNVn argi dugu: herri bat gara, nazio bat gara eta Europan egon nahi dugu. Gainera, gure industria oso lotuta dago Europako herrialde aurreratuenekin. Europako erakundeak gero eta garrantzitsuagoak dira, eta horregatik, Europako Parlamentuan ordezkari bat izatea oso garrantzitsua da”.
Azkenik, Markel Olanok 2015eko Udal eta Foru hauteskundeei buruz hitz egin du: “Foru Aldundiaren gobernua zein Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenen gobernua lortzeko aukera dugu eta, horregatik, hauteskundeak oso lehiatuak izango dira EH Bildu eta EAJ-PNVren artean”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31