Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk bere egiten ditu Gobernuaren Bake eta Bizikidetza Planean jasotzen diren oinarri politiko eta etikoak
GBBko presidente eta EAJren legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzaren lana eta Jonan Fernandezek gidatzen duen taldearen balioa goraipatu ditu. UPyDk lan talde berria osatzeko egin duen eskaeraren aurrean egin ditu adierazpen hauek Egibarrek Legebiltzarrean. Bere ustetan, “bidegabeak” dira zenbait alderditatik iritsi zaizkien kritikak, biktimengandik ustezko urrutiratzea eman dela salatzen dutenak, alegia. “Lantaldea osatzen dutenak jende konprometitua dira eta ez dute inongo gabeziarik giza eskubideen alorrean. Gainera, Bake eta bizikidetzarako plan sendo, egoki eta konprometitua egin dute”, azaldu du.Bozeramaile jeltzalea PSE, PP eta UPyDri zuzendu zaie iraganean ezkutatzen direla eta bake eta bizikidetzari buruzko eztabaidari uko egiten diotela salatzeko. Izan ere, gogoratu du hiru alderdiok Legebiltzarrean helburu horrekin eratu den ponentziatik kanpo gelditzea erabaki dutela. “Iragana iragana da eta ezin da aldatu ezta bakoitzaren ikuspegira moldatu ere. Egin dezakegun bakarra aztertu eta ardurak zuritzea da”, adierazi du. Iraganean partekatutako balioespena egiteko, Bake eta bizikidetza planean jasotzen diren hiru konpromiso politikoak nabarmendu ditu:
“Etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak biolentziaren bidegabekeriaren ai-tortzea eskatzen dute, sortutako minaren eta biktimen duintasunaren aitor¬tzea, biktima guztiek egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea dutelarik. (Legebiltzarraren 2013ko martxoaren 14ko erabakia)
Jazotakoa —terrorismoa, indarkeria eta giza eskubideen urraketak— gertatu zen talde eta pertsonek giza duintasunaren aurrean beste helburu batzuk ezarri zituztelako, hau da, kausa baten, helburu baten, estatu-arrazoi baten, ikuspegi ideologiko baten edo bestelako sinesmen edo usteen defentsa.
Etorkizunean, inoiz gehiago ez, ez kausa politikorik edo arrazoi partidariorik, ez bestelako uste osorik edo ziurtasunik ez da jarriko, balio absolutu bat izango balira bezala, giza eskubideen, pertsonaren eta bizitzaren balioaren gainetik”.
“Hau da aurrera egiten lagunduko digun bidea: iragana aztertu, gertatu dena ez ahaztu eta ardurak zuritu”, ziurtatu du, gainerako alderdiei oinarri hauekin bat egiteko gonbitea luzatzeko.
Jarraian, konfiantza-esparruak lortzea helburu duten eta Bake eta bizikidetza Planean zehazten diren beste zazpi konpromiso politiko aipatu ditu, EAJ Legebiltzar-taldeko 27 kideek bere egiten dituztela nabarmentzeko:
•Hitz ematen dugu, gure aldetik, ETAren indarkeriaren bukaera ez dela izango, besterik gabe, orria pasatzea, kontuak argitu gabe, errekonozimendurik gabe eta gertatutakoari buruzko kritika espliziturik gabe.
•Hitz ematen dugu gure aldetik biktimen oroimena eta ohorea ez direla bazterturik geratuko, iragana ahazturik etorkizunera begiratzeagatik.
•Hitz ematen dugu ez dugula indarkeria eta giza eskubideen urraketak justifikatuko dituen historiarik berridatziko, eta halakoak idaztearen eta erabiltzea¬ren kontra egongo garela.
•Hitz ematen dugu biktima guzti-guztiek, baita legez kontrako kontraterrorismoenak ere, –parekotzat jo gabe–, merezi duten errekonozimendua eta or¬daina jasoko dutela.
•Hitz ematen dugu gure aldetik indarkeriaren amaiera ez dela ezein sektoreren aurkako mendeku bilakatuko, integrazio eta bizikidetzarako gizarte-egitura¬keta baizik.
•Hitz ematen dugu, legez dauden aukeren barruan, gizartearen normalizazioak presoen eta espetxe-politikaren kontuari helduko diola, gizarte-erreali¬tate berriarekin bat etorrita.
•Hitz ematen dugu gure aldetik indarkeriaren amaierak bakea eta bizikidetzaren normalizazioa ekarriko dituela eta gizartea elkartzeko proiektu, prozesu eta programa bat ahalbidetuko duela.
“Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak konpromisoa hartzen du oinarri etiko eta politiko hauekin hauek izango direlako, hain zuzen ere, harrapatuta gaituen biribilgunetik ateratzeko balioko dutenak. Oinarriak jarrita daude eta EAJk bidelagun nahi zaituzte. Gainerako alderdien babesa bakarrik falta da”, amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31