Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/07

Positiboa da aho batez akordioa hartu izana zerga iruzurrari aurre egiteko neurriak eraginkorrak izan daitezen eta legea bete dezaten

Gaur goizean, Batzar Nagusietako osoko bilkuran, batzarkide taldeek aho batez onartu dituzte zerga iruzurrari aurre egiteko neurri berriak ezartzea. EAJ-PNVren batzarkide Jose Corchonek honakoa esan du: “Jeltzaleok gogotsu lan egin dugu neurriak aho batez onartzeko. Izan ere, uste dugu garrantzitsua dela herritarrak alderdiok ados gaudela ikustea. Kontrakoa irudikatzeak, ordea, - hau da, alderdiok ados ez gaudela irudikatzeak – sistemari kalte egiten dio”.
Positiboa da aho batez akordioa hartu izana zerga iruzurrari aurre egiteko neurriak eraginkorrak izan daitezen eta legea bete dezaten

Horren harira, Corchonek azpimarratu du, zerga iruzurrari aurre egiteko gakoa dela alderdikeriak baztertzea: “Alderdi guztiok uste dugu erakunde guztietan iruzurrari aurre egiteko eraginkorragoak izan behar dugula eta iruzurgileak zigortu behar direla. Hori izan da azkenaldian lortu ditugun akordioen helburua. Eta, akordio horiei esker, besteak beste, berriki erakundeek informazioa trukatzeko hitzarmena sinatu dute”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak gogorarazi du, hitzarmen hori egin dela Euskadiko erakunde guztietako ogasuneko teknikarien lanari esker. Beraz, horrek erakusten du, alderdikeriak baztertzen direnean zerga iruzurrari aurre egiteko akordio eraginkorragoak lortzen direla.

Batzarkide jeltzaleak, halaber, honakoa azpimarratu du: “Zerga Iruzurrari aurre egiteko 2014ko Plangintzak, hain zuzen ere, erakundeen artean egindako plangintzak, foru ogasunei egin beharreko lanak zehazten dizkie zerga iruzurrari aurre egiteko”.

Azkenik, iruzurgile handien zerrenda argitaratzeari buruz, Jose Corchonek segidakoa esan du: “Oso positiboa da aztertzea zerga iruzurgile handien zerrenda argitaratzea legezkoa den ala ez. Izan ere, argi eta garbi geldituko da noraino hartu daitezkeen neurriak eta zer hobetu daitekeen. EAJ-PNVk babestuko ditu zerga iruzurrari aurre egiteko neurriak, betiere, baldin eta eraginkorrak badira eta legea betetzen badute”. Hortaz, Corchonek azpimarratu du, pedagogia sustatzea ezinbestekoa dela zerga iruzurrari aurre egiteko. Izan ere, zenbat eta gehiago herritarrei erakutsi ogasunarekin bete behar dutela, hainbat eta eraginkorragoa izango da iruzurrari aurre egiteko borroka.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube