Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJK malgutasuna eskatu du Eibar K.E.aren kapital-handikuntzarako
Eibar K.E.aren kapital-handikuntzari buruzko eztabaida izan da gaur Eusko Legebiltzarrean, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean. Peio Iparragirrek, EAJren ordezkariak, bertan eskatu du Eibar K.E.aren kapital handikuntzarako, kontuan izan daitezela bai bere erreserbak bai bere aurrekontua, eta bi aspektu horiek aldatu daitezela 1251/1999 Errege Dekretuan.1251/1999 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, kirol elkarteek kapital-handikuntza egin behar dute futboleko liga profesionalean jarduteko. Horren arabera, Eibar K.E.ak kapital-handikuntza egin behar du bere mailako gainontzeko taldeen aurrekontuen araberako kalkulu bat aintzat hartuta. Iparragirrek adierazi duenez, kalkulu hori ez da bidezkoa: “Ezohiko kasu baten aurrean gaude. Kirol emaitzarekin lortutakoa bulegoetan galtzeko zorian egon liteke. Eibarrek etxeko lanak ondo baino hobeto bete ditu, besteak beste egoera ekonomikoa osasuntsua duelako. Nahiz eta arau hau kluben egoera finantzarioa bermatzeko egina egon, egia da ere nahiko adostasun dagoela kapitala finkatzeko formula aldatzearen beharrarekin; badirudi, halakoetan, jokaera berdina izaten direla txintxo-txintxo jardun duten taldeentzako eta, zorrez gainezka daudenentzako. Hau ez da bidezkoa”.
Iparragirrek araua aldatzeko eskaera egin du, “eta bitartean, klub desberdinen egoera aztertu behar da, eta irtenbide bat bilatu”. Salatu duenez, Estatuko arduradunak “jabetu jabetzen dira, baina nahiz eta hitz goxoak izan Eibarrentzat, badirudi hitz goxotan geratuko direla, bestelako aurrera pausurik eman gabe”.
EAJ, EHBildu eta PSE erdibideko testu batera iritsi dira, aho batez onartu duena Legebiltzarrak. Ordezkari jeltzaleak bi puntu nabarmendu ditu akordio horretatik, biak ala biak EAJren eskaerak: batetik, erreserbak erabiltzea kapitalaren konputaziorako, eta bestetik, kapital-handikuntzarako kantitatea ezarri dadila klubaren beraren gastuen arabera.
Bukatzeko, Iparragirrek zoriondu egin du Eibar Kirol Elkartea, kirol-eremuan lortu dituen emaitzengatik, eta animatu egin du kirol-eremutik kanpo dituen arazoak konpontze aldera pausuak ematera.
Legebiltzarrak adostutako testuak 5 puntu ditu. Lehenengoan, txalotu egiten ditu bere ekonomia-ahalmena kontuan izanda kudeatutako taldeak, Eibar K.E.a kasu. Bigarrenean, Espainiako Gobernuari eskatu dio uztailaren 16ko 1251/1999 Errege Dekretuaren 3. Artikulua aldatu dezala, gutxieneko kapitala ezartzeko kriterio berriak ezar ditzan. Hirugarrenean, Estatuko Kirol Goi Kontseiluari eskatu dio berrikusi ditzala bere kriterioak, kudeaketa eredugarria duten taldeak ez kaltetzeko. Laugarrenean, erabaki horren berri ematea Espainiako Gobernuari, Kirol Goi Kontseiluari, Espainiako Futbol Federazioari eta Futboleko Liga Profesionalari. Bostgarren puntuan, Legebiltzarrak aitortu egin du Eibar K.E.ak egindako lana bere kudeaketan.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31