Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJren Legebiltzar-Taldeak ezagutzera eman ditu Autogobernuaren Ponentzian eskatu dituen agerraldiak eta txostenak
EAJren legebiltzarreko bozeramaileak “etsipena” azaldu du EH Bilduk ponentziaren izen orijinala aldatu eta Euskal Herria terminoa kentzea onartu duelakoEAJ-PNV legebiltzar-taldeak ezagutzea eman ditu Autogobernuaren Ponentzian eskatu dituen agerraldiak eta txostenak. Zehazki, bederatzi adituren presentzia eskatuko du eta horietatik zazpik baieztatu dute jada asistentzia. Horien artean daude, hain zuzen ere, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak; Zuzenbide Administratiboan eta Ingurumenean aditua den Xabier Ezeizabarrena abokatua; Londreseko Queen Mary Unibertsitateko irakasle den Montserrat Gibernau; Liverpooleko Unibertsitatean Zientzia Politikoen katedraren arduradun den Richard A. Gillespie; Edimburgoko Unibertsitateko irakasle emeritu den David McCrone; eta Coloniako Unibertsitateko doktore den Franscisco Rubio Llorente daude. Konfirmatzeke dauden beste bi adituen izenak datozen egunetan jakinaraziko dira, Legebiltzarrera etorriko diren ala ez baieztatu bezain laster.
Bestalde, EAJren legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, EAJk Jaurlaritzari eskatu dizkion bi txostenen berri eman du. Lehenengoak bi alor landuko ditu: batetik, Gernikako Autonomia Estatutua ez betetzeak euskal gizarteari eragiten dizkion kalte ekonomikoak, eta bestetik, euskal autogobernua kaltetu eta kaltetzen dituzten Auzitegi Konstituzionalaren sententziak. Bigarrenak, aldiz, objetiboki kuantifikatu beharko ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eta espainiar Estatuaren arteko gisa orotako harreman ekonomikoak.
Kazetariek galdetuta, Ponentziaren izena aldatzeaz mintzatu da Egibar, atzo EH Bilduk, PSEk, PPk eta UPyDk lortu zuten adostasunaren inguruan. “Etsipena” azaldu du bozeramaile jeltzaleak, batez ere EH Bilduk ere ‘Euskal Herriaren borondate politikoa den aldetik autogobernua eguneratzeko Ponentzia” izenaren ordez ‘Autogobernuaren Ponentzia’ deitura onartu duela jakin ondoren. “Eusko Jaurlaritzari Euskal Herriaren ordezkaritza kendu nahian, beste deitura sinpleagoa onartzen du eta, ondorioz, legebiltzar baskongadoen eskema zaharra berreskuratzen du. Baina Euskal Herria hori baino askoz gehiago da”, adierazi du. Hori argituta, galdetu du ea “hau ote den ezker abertzalearen bertsio berriaren ekarpena".
Egibarren ustetan, horrelako jarrerek, eta baita azken asteotan EH Bilduk bultzatu dituen beste hainbat ekimenek, koalizioaren “heldutasun politiko eza” adierazten dute. Adibide bezala jarri ditu, batetik, EH Bilduk autodeterminazio eskubidearen inguruan erregistratutako ekimena, eta bestetik, Kontroleko azken Plenoan Lehendakariari erabakitzeko eskubidearen mugen inguruan egindako interpelazioa. Gainera, azken horri buruz, nabarmendu du EH Bilduk ez zuela mozio bilakatu. “Izozkailuan amaitzen diren ekimenak. EAJ daukate helburu bakarra eta horrek EH Bilduren ahultasuna eta EAJrekiko errespetu falta adierazten ditu”, salatu du eta koalizioari eskatu dio “seriotasunez aurrera” egin dezala. “Jendea nahasi eta EAJ ahultzeko estrategia horrek ez du etorkizunik izango”, ohartarazi du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31