Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pertsonak dira Errenteriarako gure proiektuaren ardatz
Bozeramaile jeltzaleak EAJren Errenteriako proiektua burutu eta partekatzeko ekitaldi eta ekimenen berri eman du, betiere, Errenteriaren suspertze ekonomikoa eta errenteriarren bizitza kalitate hobean oinarri izango duen proiektuan pentsatuz.Hitzaldi eta lan-bileretan parte hartuko dutenen artean Arantxa Tapia eta Josu Erkoreka Jaurlaritzako Sailburuak izango dira.
Maite Peñak azpimarratu du Errenteriak eredu berria behar duela, etorkizunean eta pertsonengan oinarrituko den eredua, eta ez egun ikusten dugun eredua: edukirik gabeko slogan politak, etorkizunerako proiektu sendorik gabekoa eta errenteriar guztiengan pentsatzen ez duen eredua. Jeltzaleek emandako prentsaurrekoan, Maite Peñak, ekitaldi eta ekimen programa aurkeztu du. Ekimen eta ekitaldi hauen helburua Errenteriarentzat etorkizunerako proiektua burutzea da, krisi ekonomiko eta langabezia handiko egoera hau gainditzeko asmoz. “Kontutan hartu behar dugu, dio Peña bozeramaileak, gaur egun %17,4ko langabezi tasa eta 3.326 langabetu ditugula Errenterian”.
Horrexegatik dira ezinbestekoak gure herri proiektuan zuzpertze ekonomikoa eta lana sortzea”. Hori dela eta, EAJ-PNVk lantaldea antolatu du zuzpertze ekonomikora eramango gaituen eredua, gizarte eredua eta eredu kulturala sakonki aztertu eta eragile desberdinekin kontrastatzeko. Jeltzaleen asmoa gizarte eragile, ekonomiko, komertzio, ostalari, industria, kultura, kirol eragileak, egoera txarrean dauden pertsonekin, besteak beste partekatuko dute herri proiektua, beti ere, EAJ-PNVk Pertsonekin duen konpromisoan pentsatuz.
Aste honetan bertan hasiko diren hitzaldi eta ekimenen artean bai lan-taldearekin alderdiaren barne ekimenak eta baita edozein errenteriarri irekitako ekimenak ere izango dira. Bihar asteartea, Apirilak 29, Administrazio Publiko eta Justizia Sailburu eta Jaurlaritzako bozeramailea den Josu Erkoreka sailburua izango da Errenterian. Erkorekak, Maitek Peña gidari izango duen Herri proiektuaren lan-taldearekin lan-bilera izango du eta Errenteriaren egoera ekonomiko eta sozialaren berri izango du.
Ekainak 12an, Gizarte Politikei buruzko hitzaldi irekia antolatuko dute jeltzaleek gure Lurraldean gizarte zerbitzuen egoerari buruz, gaur dugun gizarte laguntzen eta diru-laguntzen bermea nola lortu, zein izango den etorkizunerako erronka eta abar izango dira hizpide. Hitzaldi hauek jendearen parte-hartzea sustatuko dute. Hizlariak, Maite Peña bera, Gipuzkoako EAJ-PNVren gizarte politiketarako arduradun bezala eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako gizarte politiken EAJ-PNVren bozeramailea izango dira.
Hirugarren hitzaldi bat ere izango da, garrantzi handikoa, Ekonomiaren egoera eta ekonomia zuzpertzearen inguruan Arantxa Tapiak emango duena. Hitzaldi bat baino gehiago elkarlan eta kolaborazio gunea sortu nahi da eragile ekonomikoekin batera eta Tapia sailburuak irekiko digu horretarako bidea. Hitzaldi honen data oraindik itxi gabe badago ere, uda aurretik antolatuko da eta jakinaraziko zaio bai prentsari eta baita eragileei ere.
Azkenik, Maite Peña bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du, EAJ-PNVk baduela jada Errenteriarentzat oinarrizko proiektua, baina gizartearen eta egoeraren etengabeko aldaketek proiektua behar berrietara egokitzea eta errenteriarrekin partekatzea eskatzen dute, “beti ere, gure proiektuaren ardatz nagusia PERTSONAK direlarik”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31