Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduri eskatzen diogu batzar nagusietan hondakinak kudeatzeko duen plangintza aurkezteko eta gehiengoaren erabakia onartzeko
Xabier Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Bildu ez da gardena izan, ez du plangintzarik eta inposizioaz baliatu da Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko eta, horren ondorioz, kaosa sortu du”.Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek Batzar Nagusietako izen bereko batzordean parte-hartuko du asteazkenean. Bertan, Errazkinek Foru Aldundiaren proposamena azalduko du, hain zuzen ere, Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko azpiegituren gaineko Foru Aldundiaren proposamena. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa gogoratu du: “Egun Bilduk ez due hondakinen gaineko plangintzarik erregistratu Batzar Nagusietan. Gainera, batzordea ez da leku aproposa Bilduk bere plangintzari buruzko propaganda egiteko, izan ere, behin eta berriro muzin egin dio plangintza Batzar Nagusietan erregistratzeari eta onartzeari, betiere, baldin eta plangintzarik izango balu”.
Ildo beretik, Ezeizabarrenak esan du, Bilduk pentsatu gabe kudeatu ditu Gipuzkoan hondakinak eta, ondorioz, kaosa sortu du. Izan ere, nahiz eta lehengo legealdian gaia konponduta gelditu zen, behin Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plangintza Orokorra (PIGRUG delakoa) arautzen duen Foru Araua onartuta, hiru urte daramatzagu gaiari buruz eztabaidatzen. Eta denbora luze horretan, Bilduk ez du PIGRUG hondakin-plangintza bete eta, beraz, Batzar Nagusien gehiengoak adostutakoaren aurka egin du. Eta hori guztia egiaztatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Gorenak apirilaren hasieran Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) kudeaketa aztertzeko batzordean.
Horrenbestez, jeltzaleen batzarkideak Iñaki Errazkini segidakoa eskatu dio: “Lehenik, plangintza modu ofizialean erregistratzeko; bigarrenik, batzarkide taldeen ekarpenak entzuteko; hirugarrenik, plangintza Batzar Nagusietan eztabaidatzeko eta onartzeko; eta, azkenik, ontzat hartzeko Batzar Nagusien gehiengoak onartzen duena, izan ere, Batzar Nagusiek ordezkatzen dute gipuzkoarron subiranotasuna”.
Xabier Ezeizabarrenak, halaber, honakoa salatu du: “Berriro ere, Bildu ez da gardena izan eta inposizioaz baliatu dan Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko. Izan ere, Bilduk ukatu ditu hondakinak biltzeko sistemari buruzko herri-kontsultak, atez atekoa inposatu du herritar gehienen iritziaren aurka, eta PIGRUG hondakin-plangintzan aurreikusitako azpiegituren eraikuntza gelditu du eta, ondorioz, derrigorrez bete behar duen Foru Araua urratu du”.
Azkenik, Ezeizabarrenaren iritziz, Bilduren kudeaketak kaosa sortu du eta, ondorioz, legealdia alferrikakoa izan da hondakinen kudeaketan. Bilduk erabaki du errausketa-instalazioaren eraikuntza bertan behera uztea eta, era berean, egungo zabortegiak irekita uztea beste zabortegi bat ireki arte – gogoan izan, Bilduk ez duela esan non kokatuko den zabortegi berri hori eta Europako Batasunak ezarritakoaren aurkako erabakia dela –. Horrek guztiak, ez du konpondu Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko arazoa, baizik eta larriagotu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31