Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk erakundeen arteko adostasun zabal baten aldeko apustua egin du gizarte politikak indartzeko helburuarekin
“Kritika politikoa alde batera utzi eta pertsonen arreta jarduera politikoaren erdian kokatzeko momentua da”, azaldu du Eider MendozakEAJk alderdi humanista bezala bere sorreratik egindako apustua berretsi du beste behin ere, gizarte politiken alde egin eta pertsonak jarduera politikoaren erdian kokatuz. “Krisi ekonomiko benetan larria bizi dugu: Gero eta persona gehiago daude larritasun egoeran eta baliabideak gero eta urriagoak dira”, adierazi du Eider Mendoza batzarkide gipuzkoarrak, EAJk gizarte politiken etorkizunari buruz gaur goizean Miramonen egindako jardunaldian.
Bizi dugun egora larriaren aurrean, Mendozak gainerako alderdiei eskatu die “kritika politikoa alde batera utzi eta adostasun orokorra lortzeko ahalegina” egin dezaten Euskadiren gizarte azpiegitura bermatzeko helburuarekin. Ildo honetan, gizarte moduan eta banaka “ahalegin solidarioa” egin beharko genukeela nabarmendu du, modu horretan pertsonek lehentasun guztien gainetik egoten jarrai dezaten.
Azaldu duen bezala, azken lau hamarkadetan EAJk gizarte politiken aldeko apustu garbia egin du eta horrek Gipuzkoa “eredu” bilakatzea ahalbidetu du. “Harro gaude sortu dugun sistemarekin, baina orain indartu egin behar dugu bere etorkizuna bermatzeko”, erantsi du.
Helburu horrekin, jarduera ekonomikoaren alde egitearen beharra ere jarri du mahai gainean. Izan ere, diru sarrerarik gabe, ezinezkoa litzateke gizarte politikak bermatzea. Mendozak egungo egoera islatzen duten hainbat datu plazaratu ditu: “2011. urtean Eusko Jaurlaritzak 9.316 milioi izan zituen gizarte politikak burutzeko, urte bat lehenago baino1.132 milioi gutxiago. Eta hori guztia arreta behar zuten 21.000 familia gehiagorekin”.
“70-80 hamarkadetako krisian EAJk asmatu egin zuen pertsonak politika guztien erdian jarri zituenean jarduera ekonomiarekin konbinatuta. Modu horretan gizarte politikak bermatzeko baliabideak lortu dira eta, hori gabe, Herri hau askoz ere pobreagoa izango zatekeen. Orain, apustu horri berresteko garaia da alderdi eta erakunde ezberdinen arteko adostasun baten bidez”, ziurtatu du.
Hori esanda, Mendozak gonbitea luzatu die gainerako indar politiko eta erakundeei adostasun hori lortu eta Euskadik daukan gizarte azpiegitura bermatzeko, hau da, gainerako Estatuarengandik ezberdintzen gaituen egoera mantentzeko, alegia. “Eredu gara eta hala izaten jarraitu behar dugu. Ahalegin kolektibo solidarioa egiteko garaia da. Solidaritatea jarrera iraunkorra izan dadin bizitzan”, amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31