Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
BIlduk bere lotsaizun politikoa ezkutatu nahian erabiltzen du Ikurrina
Badela bi urte onartu zen Batzar Nagusietan Bilduren foru gobernuari Gipuzkoako plazan Aldundiko fatxadatik kendutako plaka berriz ere jar zezan. Plaka hartan bandera españolaren inposaketa salatzen zen.Proposamen hura aurrera atera zen, EAJrenak ez ezik, Aralar eta Bildu beraren bozkekin ere
Bilduk Batzar Nagusien agindua bete ez zuenez, joan den martxoan bozkatu da, berriz ere, EAJ-PNVk aurkeztuta, proposamen berdina, bigarrengo aldiz onartua izanik.
Baina Bilduk, Batzar Nagusien aginduari huts egiteaz gain, Foru Aldundiaren fatxadan bandera española jartzeak berekin dakarren erantzukizun politikoa ezkutatu nahian, beste behin ere, ihes-ariketa bati eman dio bere lotsak estaltzeko asmoz.
Bere egunean, bandera españolaren inposaketari, hori gogor salatzen zuen plaka baten ezarpenaren bitartez eman zitzaion erantzuna, eta oraingo honetan ere era berean erantzuna ematea adostu genuen. Gipuzkoa Plazan ikurrina handi bat ezartzeak ez du estaltzen Ezker Abertzaleak, nahiz eta lege-aginduz izan, Foru Aldundian bandera española jarri izana.
Ezker Abertzaleak bere ardura aitortu beharko luke, ikurrinaren instrumentalizazioan bere burua ezkutatzen ibili beharrean.
Ahaldun Nagusiari abertzaleen artean adostutakoa betetzeko eskatzen diogu, 2010eko otsailaren 27an fatxadan ezarritako plakaren testua bere osotasunean jasotzen duen beste bat Gipuzkoako plazan jarriz. Plaka hartan honako hau irakur zitekeen:
Espainiako Auzitegi Gorenak 6934/05 errekurtsoan emandako epaiaren bidez Espainiako bandera jartzera behartu du Gipuzkoako Foru Aldundia herritarren borondatearen aurka. Epaia betetzean, Foru Aldundiak ondorengo adierazpena helarazi nahi die herritarrei:
Herri bat herri da, iragan eta etorkizun, osatzen duten pertsona gehienek ala sentitzen dutenean. Ikur bat ikur da: logo, oihal zati, margo. Gertatu ohi da ikurra herri baten ametsaren sinbolo izatea. Orduan baliagarri da, gutasunaren sentipen txikien piztaile delako, ez gehiago.
Gerta liteke ikurra herriaren ametsaren sinbolo ez izatea. Indarraren legez eta legearen indarrez ezarria izatea. Orduan ere baliagarri izan liteke, inposaketaren sinbolo bihurtzen baita, bizilegezko gabezien gogoratzaile.
Bandera espainiarra zigor mehatzupean ezarritako sinboloa da Gipuzkoako erakunde nagusian. Gipuzkoar gehienon nahiaren aurka eta beren ordezkarien erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena. Horra bada bandera, egoeraren ikur, jarri duenak berak jarri nahi ez duen ohial. Haizeak ironiez darabil.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31