Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/11

Fiskal Nagusiak berretsi du Bilduk ez duela bete hondakinen kudeaketari buruzko foru arauarekin

Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusi Juan Calparsoro eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Araubide Juridikoko zuzendari Luis Elizegui Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan dira gaur goizean. Eta, hain zuzen ere, parte hartu dute Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) kudeaketari buruzko azterketa-batzaordean. Haiek izan dira azterketa-batzordean parte hartzen lehenak – urte amaiera arte hainbat pertsonak parte hartuko dute batzordean –. Horren harira, gogoratu behar da, Calparsorok prozedura ireki zuela Bilduren erabakia aztertzeko, hain zuzen ere, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako hondakinak kudeatzeko plangintza bertan behera uzteko erabakia eta, ondoren, fiskalak berak gaia behin behineko artxibatzea erabaki zuela, betiere, egiten ari diren herri- eta administrazio-auziak amaitu arte.
Fiskal Nagusiak berretsi du Bilduk ez duela bete hondakinen kudeaketari buruzko foru arauarekin

EAJren batzarkideak, Xabier Ezeizabarrenak azpimarratu du: “Azterketaren gakoa 7/2008 Foru Arauan – hain zuzen ere, Gipuzkoako Hiri-Hondakinak Kudeatzeko Plangintza Orokorraren aurrerapen dokumentua onartzen den Foru Arauan – dago. Gogoratu behar da, foru arau horrek Batzar Nagusien gehiengoak babestu zuela eta, ondorioz, Foru Aldundia behartuta dagoela betetzera. Baina aitzitik, Bilduk hasieratik ez du bete nahi izan. Eta horretarko irizpide politikoez baliatu da, hau da, alderdikeriaz baliatu da. Horrenbestez, Bilduren aginteko foru gobernuak ez du zuzenbide-arrazoirik izan foru araua bete ez izana justifikatzeko”.

Era berean, Ezeizabarrenaren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak erakutsi du Bilduren erabakiak kalte handia eragin diola Gipuzkoari. Izan ere, errausketa-instalazioaren eraikuntza gelditu zuen eta, ondorioz, instalazioa eraiki behar zuten enpresei kalte-ordain handiak ordaindu behar izan dizkie ezer ere ez egiteagatik. Gainera, Foru Aldundiak herritarrei segidakoa ordainaratzen jarraitzen die: bete nahi ez duen foru arauan oinarritutako tasa. Eta hori aldatu beharko du.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, honakoa argitzeko eskatu du: “Argitzeko txosten- edo ohartarazpen-juridikorik dagoen, hain zuzen ere GHKri indarreko foru arauaren aurkako erabakiak hartzen ari zela ohartarazten zion txosten- edo ohartarazpen-juridikorik”. Era berean, Ezeizabarrenak eskatu du, batzordekideei emateko behar diren txosten guztiak GHKren kudeaketari buruzko azterketa egoki egiteko; izan ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du informaziorik eman.

Azkenik, Xabier Ezeizabarrenak segidakoa salatu du: “Gaur argi gelditu da, Foru Aldundiak GHKri ez diola zuzenbide-aholkularitzarik eman. Lehengo legealdian, ordea, erabaki guztien gaineko aholkua eskatzen zen. Beraz, horrek erakusten du, Bilduk inposatzen eta gardena ez izaten jarraitzen duela”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube