Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errenteriako EAJk Bilduk lankidetza garapenerako laguntzak gaizki kudeatu izana salatu du
Errenteriako EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile den Maite Peñak, beste behin ere, Bilduren kudeaketa txarra salatu du, oraingoan, lankidetza garapenerako laguntzak gaizki kudeatzeagatik. Bozeramaile jeltzaleak adierazi modura, udal gobernuaren kudeaketa gaitasun ezak eta laguntzen deialdi-datek ezinezkoa egiten dute epemuga barruan laguntzak jasotzea, “azken urteotan ez da horrelakorik gertatu, guztiak epez kanpo banatu baitira” azaldu du Peñak.“Zoritxarrez gure aurreikuspenak bete egin dira eta 2013an diru-laguntzak eskatu zituzten taldeek oraindik ez dituzte aipatu laguntzak jaso, eta ziurrenik ez dituzte urte amaiera arte jasoko” adierazi du bozeramaile jeltzaleak. Udal gobernuak ezin izan du 2014rako laguntzak eskatzeko deia ireki, azaldu du Peñak, oraindik aurreko urteko laguntzak banatzeko dituztelako, ondorioz, datorren urtean aurtengo egoera bera errepika daiteke.
Horrexegatik, eta gauza bera gerta ez dadin, EAJ-PNVk udal gobernuari eskatu dio lehenbailehen bideratzeko eta udal baliabideekin kudeatzeko 2014 urterako laguntzak. “Laguntzak eskatzen dituztenek ez lukete hainbeste itxaron beharko laguntzak jasotzeko Bilduren kudeaketa txarrarengatik” gaineratu du Maite Peñak.
Halaber, EAJ-PNVk, beste behin ere, udal gobernuari eskatu dio kanpo enpresarik ez kontratatzeko bertako langileek egin dezaketen lana egiteko eta aurreztu diru hori behartsuenei laguntzera bideratzeko.
Azkenik, talde jeltzaleak azpimarratu du, laguntza deialdi guztiak gaizki eta berandu egiteaz gain, udal gobernuak ez duela lankidetza garapenerako laguntzetara bideratutako diru-partida osoa gastatu, hori dela eta, Bilduren gobernuak azken bi urtetan 50.000 euro inguru aurreztu ditu diru hori behar gehien zuten proiektuei bideratu ordez. “Gizarte arloko laguntzetara bideratutako diru guztia gastatzea ez da betebehar bat, baina borondate politiko logiko eta zentzuduna da krisi garaian” amaitu du Maite Peñak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31