Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aintzane Ezenarro eta Enrique Ullibarriarana izendapen egokiak dira
Joseba Egibarrek nabarmendu du Aintzane Ezenarroren ibilbide politiko demokratiko eta etikoa, biktimen inguruko proposamenak landu dituena. “Bi izendapenak egokiak dira, eta baieztatzen dute Bake Planak bermatzen duela pertsona hauen prestutasuna eta lana”.EAJren legebiltzar-taldeko bozeramaile eta GBBko presidenteak, Joseba Egibarrek, ondo ikusi du Aintzane Ezenarro eta Enrique Ullibarriarana Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzara batzea, biktimen politiketarako aholkulari gisa. “Politikoki, nabarmendu nahi dugu bi pertsona hauen ibilbidea. Batetik, Enriquerena, duela 24 urte biktimen bulegoan lanean hasi zenetik; eta bestetik, Aintzaneren ibilbide politiko demokratiko eta etikoa. Biktimen inguruko proposamenak landu, proposatu eta egin izan ditu berak. Bi izendapenak dira egokiak, eta baieztatu egiten dute Bake Planak bermatu egiten duela horien bidezko prestutasuna eta lana”.
Aurre egin die PP eta PSE-EEren kritikei, horien ustez terrorismoaren biktima bat izan behar delako karguduna. Kritika horren aurrean, Egibarrek adierazi duenez, bi alderdi horiek okerreko abiapuntua dute, eta modu interesatuan da, gainera, okerra. Izan ere, batzuen ekidistantzia imaginarioaren planteamendua da. “Zentimetro bakar bat ere ez da urruntzen Jaurlaritzaren jardunerako ardatzetik, eta ardatz horren oinarria argia da: Giza Eskubideen defentsa, pertsona guztiena eta uneoro”.
Zentzu horretan, ordezkari jeltzaleak esan duenez, “pertsona hauen ibilbidea, Aintzane Ezenarrori dagokionez, bere jardun politikoa Giza Eskubideen defentsa izan da, pertsona guztiena eta uneoro. Hori da, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza Planaren ardatza”, azpimarratu du Egibarrek.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31