Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/10

Ventasen Renfeko tren geltokia eraberritzeko proiektuaren esleipenari buruz galdetu dio Senatuan EAJ-PNVk Pastor ministroari

Maria Eugenia Iparragirre Senatuko Sustapen batzordean EAJ-PNVko bozeramaileak, Irungo Ventas auzoko tren geltokia eraberritzeko proiektuaren esleipenaren inguruan gobernuak aurreikusten dituen epeei buruz galdetu dio Ana Pastor Sustapen ministroari.
Ventasen Renfeko tren geltokia eraberritzeko proiektuaren esleipenari buruz galdetu dio Senatuan EAJ-PNVk Pastor ministroari

Iparragirrek adierazi duenez, "bertako bizilagunek hamar urte baino gehiago daramate irtenbide bat eskatzen". 2011ko apirilaz geroztik Irundik behin eta berriro egin diren hainbat eskaera aipatu ditu senatari jeltzaleak, eta erantzunik ezaren aurrean, esku-hartze hori egiteko premia azpimarratu du, "are gehiago, hain garestia ez den proiektu batez ari garenean".

Pertsonen eguneroko bizitza hainbeste aldatu dezaketen proiektu txikiak urteetan zehar kajoi batean, irtenbiderik eman gabe, zergatik geratzen diren plazaratu du Maria Eugenia Iparragirrek. Halaber, pertsonengan oinarritutako politika egitea eta horrelako proiektuak sustatzea eskatu du. "Ez dira aurrekontu-partida handiak behar, eta pertsonen bizi kalitatea hobetzen dute" baietsi du EAJ-PNVko senatariak.

Bestalde, Ana Pastorren erantzun baikorra jaso du Iparragirrek, esleipen data ekainerako zehaztuz. Geltokian egingo diren hobekuntzak aipatu ditu Pastorrek, besteak beste: lehenengo nasarako sarbidea hobetzea, nasetako trenbide-pasagunea lekuz aldatzea, ertzak iragazgaitzak izan daitezen moldatzea, zoladura irisgarritasun araudira egokitzea eta hala ez dagoen kasuetan, hiru metrotaraino zabaltzea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube