Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-k Foru Aldundiari eskatu dio plangintza egiteko erakundeen arteko bikoizketak ekiditeko
Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide-taldeek erakundeen arteko bikoizketen gainean eztabaidatu dute gaur goizean, hain zuzen ere, Batzar Nagusietako apirileko ohiko osoko bilkuran. EAJ-PNV eta PSE-EE batzarkide taldeek proposamena egin dute, hain zuzen ere, erakundeen egitura indartzeko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren egoerara egokitzeko beharrari buruzko proposamena. EA-PNVk, PSE-EEk eta Alderdi Popularrak proposamenaren alde bozkatu dute, eta Bilduk eta Aralarrek, ordea, kontra.EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan du, bai Gipuzkoan, bai Euskadin, beharra dagoela erakunde publiko eraginkorragoak, gardenagoak eta modernoagoak izateko. Eta hori lortzeko, Eusko Legebiltzarrean alderdi politikoak aurrerapausoak egiten ari dira. Hori dela eta, Foru Aldundiari segidakoak eskatu dizkiogu: lehenik, Gipuzkoako erakundeen gaineko hausnarketa egiteko; bigarrenik, erakundeen mapa egiteko; eta, azkenik, erakundeen arteko elkarlana sustatzeko”.
Baina aitzitik, nahiz eta jeltzaleen bozeramailearen iritziz proposamena elkarlana sustatzeko egokia den, Bilduk kontrakoa uste du, alegia, proposamena Bilduk berak gobernatzen dituen erakundeen aurkako erasoa dela. Eta, horrenbestez, Bilduk bere buruarekiko jarrera adeitsua hartu du eta jarrera hori izateko Arrazola honakoa da: ez dago eztabaidarekin eroso eta, ondorioz, ez du bere buruarekiko kritikarik egiten eta ez du uste gobernatzen dituen erakundeetan arrazionalizatzeko planik egin behar denik. Eta horrek erakusten du, zein den Bilduren politika egiteko modua.
Era berean, Markel Olanok Gipuzkoako eta Euskadiko erakundeen egitura izan du mintzagai: “Erakundeen egitura oso konplexua da eta horrek segidakoa eskatzen du: erakundeen arteko elkarlana eta elkarrizketa sustatzea bikoizketak ekiditeko. Eta hori da, hain zuzen ere, Foru Aldundiari eskatzen dioguna: erakundeen mapa egiteko, plangintza berezia egiteko, eta Eusko Jaurlaritzarekin hitz egiteko eta elkarlanean aritzeko bikoizketak ekiditeko”.
Olanok, halaber, honakoa salatu du: “Bilduk ez du bere ardura hartu nahi gobernatzen dituen erakundeen egiturak arrazionalizatzeko. Are gehiago: Bildu ez dago eroso eztabaidarekin eta ez du ulertzen zergatik oposizioko alderdiek horrelako hausnarketarik egin dezaketen. Baina hausnarketa hori egiteko arrazoia oso argia da: ahotsa dugu, iritzia dugu, baina, batez ere, hausnarketa egitera behartuta gaude – eta eskubide osoa dugu – oposizioa garelako. Eta, are gehiago: baldin eta hainbat printzipio babestu behar ditugula uste badugu – esaterako, arrazionalizatzeko printzipioa – horiek babestuko ditugu. Baina inolaz ere egingo ez duguna honakoa da: gaia baztertu eta ihes egin”. Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak segidakoa kritikatu du: “Bilduk ez dio gaiari heldu nahi eta horretarako arreta beste erakundeetan jarri nahi du eta, esaterako, Estatuarekiko bikoizketak aipatzen ditu eta Lurralde Historikoen Legea (LTH delakoa) eta Udal Legea onartzeko ardura beste alderdi batzuengan uzten du”.
Azkenik, Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio, hitz egiteari uzteko eta lana egiteari ekiteko, bere ardura onartzeko eta gobernatzen dituen erakundeen arrazionalizatzeko prozesua hasteko, betiere, elkarlanaz baliatuz.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31