Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/08

Errazkinek argitu beharko ditu Foru Aldundiak hondakinen partzuergoari egindako ordainketak

Azkeneko asteetan komunikabideek informatu dute Bergarako Epele konposta egiteko plantaren proiektuaren idazketari buruz. Gogoratu behar da, Foru Aldundiak aurreikusi zuela planta 2014.urte amaieran irekitzea, baina, azkenean, 2015.urte erdirako atzeratuko da. Gainera, proiektuaren idazketaren esleipena oso azkar egin da: hain zuzen ere, urtarrilan 20 eguneko epea eman zuten proposamenak egiteko. Beraz, nahiz eta normalean enpresa askok parte hartzen duten kontratazio lehiaketetan – izan ere gero eta lehiaketa gutxiago daude –, oso enpresa gutxik parte-hartu dute Epeleko lehiaketan.
Errazkinek argitu beharko ditu Foru Aldundiak hondakinen partzuergoari egindako ordainketak

Halaber, Epele bezalako azpiegitura bat egiteko behar den denbora ikusita – gogoan izan, azpiegitura horien eraikitzea Europako Boletinean argitaratu behar dela, obraren kostua dela –eta –, Bilduren aginteko Foru Aldundiak Epeleko planta irekitzeko aurreikusitako epeak ez dira beteko. Izan ere, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek berak iragarri du Epeleko plantaren eraikuntzaren lehenengo harria jarri duela; baina aitzitik, egin duen gauza bakarra honakoa izan da: proiektuaren idazketaren esleipena.

Gainera, Foru Aldundiak Zubietan egin nahi dituen konposta egiteko eta tratamendu mekaniko-biologikorako azpiegiturak ez dira irekiko 2015ean, ezta egonkortutako hondakin fardelak jasotzeko biltegiak ere – gogoan izan, Foru Aldundiak ez duela esan non irekiko duen zabortegi berri hori –. Bien bitartean, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek bere hitza eman du: egungo zabortegiak itxiko ditu – lehenik, Urtetakoa 2014ean; ondoren, Lapatxekoa 2015.urte erdian; eta azkenik, Sasietakoa 2015.urte amaieran, nahiz eta Beasaingo udalbatzarra erabakiarekin ados ez dagoen –, baina aitzitik, ez du bermatu ordurako Gipuzkoak prest izango dituenik zaborrak tratatzeko behar dituen azpiegiturak.

Hori guztia dela eta, EAJ-PNVren batzarkide taldeak hainbat galdera egin dizkio Iñaki Errazkin foru diputatuari. Besteak beste, batzarkide-talde jeltzaleak foru diputatuari galdetu dio Bergarako Epele konposta egiteko planta egiteko proiektuaren idazketari buruz eta Foru Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari egindako ordainketei buruz.

Ildo beretik, behin Epeleko konposta egiteko plantari buruz Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak emandako informazioa ikusita, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak foru diputatuari segidakoak argitzeko eskatu dio: “lehenik, noiz argitaratu zen proiektuaren idazketarako eskaintza; bigarrenik, zeintzuk ziren eskaintzak egiteko epeak; hirugarrenik, zenbat eta zein enpresek (UTE delakoak eta UTE horien osaera) egin zituzen eskaintzak; eta azkenik, baldin eta enpresaren bat lehiaketatik kanporatu bazen, zeintzuk izan ziren kanporatzeko arrazoiak”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak Errazkini eskatu dio, azaltzeko Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak edo GHK-k legealdi honetan egindako esleipenen kontzeptuak eta zenbatekoak, hain zuzen ere, Bergarako Epele konposta egiteko planta eraikitzeko proiektuari buruzko esleipenen kontzeptuak eta zenbatekoak.

Xaibier Ezeizabarrenak, halaber, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari dei egin dio, kudeaketa iluna egiteari uzteko eta argitzeko zein enpresei esleitu zaien Epeleko plantaren proiektuaren idazketa. Era berean, EAJ-PNVk berriro ere salatu du Bilduren kudeaketa eskasa eta Iñaki Errazkini segidakoa eskatu dio: “Azaltzeko legealdi honetan Foru Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari egindako ordainketen kontzeptuak eta datak”.

Azkenik, Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari galdetu dio zertara doan Europara: “Bere plangintzarentzako txaloak lortzera? – hain zuzen ere, Batzar Nagusietan erregistratu ez duen plangintzarentzako txaloak –. Bilduk Gipuzkoan duen jarrera azaltzera, hau da, inposizioa azatzera? Ala, plangintzarik ez dagoela azaltzera, hau da, azken fasea egiteko tratamendurik ez dagoela, babesik ez duela eta eperik zein finantziaziorik ez duela azaltzera?”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube