Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/05

Eneko Goia: "Donostiarekiko grina eta Euskadirekiko maitasuna da gure indarra"

EAJ-PNVk omendu ditu gaur Donostiako Boulebarrean eginiko ekitaldi batean 1911n lehen zinegotzi akta lortu zenetik gaurdaino Donostiako Udaletxean lanean aritu diren berrogeitamar bat zinegotziak. Ekitaldian Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Andoni Ortuzar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea , Joseba Egibar, eta Donostiako udal taldeko bozeramailea Eneko Goia aritu dira hizlari.
Eneko Goia:

EAJ-PNVko zinegotziak Donostiako Udaletxean mende batean zehar buruturiko lanak “bi zutabe irmo izan ditu beti oinarri: Euskadirekiko zein Donostia ireki eta anitz batetiko grina eta gure herriaren askatasunarekiko maitasuna, elkarrenganako errespetutik eta herri hau osatzen dugun guztion askatasunetik ulertzen duguna. Horiexek dira, hain zuzen, gure alderdiaren jardunari eusten dioten oinarriak”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak, 1911tik hona zinegotzi jeltzale izandako guztiei gaur Donostiako Boulevarden izandako omenaldi ekitaldian.



“Lehen alkate abertzaleek, Jesús Mari Alkainek eta Ramón Labayenek, diktadura frankistaren ondoren Donostiaren birsortzearen oinarriak ezarri zituzten”, ekarri du gogora Eneko Goiak. “Alkainek asmatu zuenudala kiebran zegoela eta politikoki, sozialki eta ekonomikoki ezin zailagoa zen une batean hiria aurrera ateratzen. Ondoren, Ramon Labayenek amets egiteko eta gaur egun ezagutzen dugun hiria itxuratu zituzten proiektuen alde egiteko gaitasuna izan zuen”, adierazi du Goiak; haren ustez horrek behar du izan Donostiak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzak dituen zailtasunen aurrean segitu beharreko inspirazioa. “Gauzak Alkainek eta Labayenek egingo zituzten bezalaxe egin behar dira. Donostiak 2016ren alde egin behar du, ondo eta irmoki egin ere”, nabarmendu du Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube