Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
100 urteko konpromesuari esker mila
Joseba Egibar: ”iragan hurbilean herri honetan egin diren estrategien balantzea egiteko momentua iritsi da”.Andoni Ortuzar: “EAJren eredua existitzen da; gobernatzen ari denean gauzak ondo egiten baitaki eta oposizioan egotea tokatzen zaionean ere bai”
GBBko presidente den Joseba Egibarrek azken ehun urtetan Donostiako Udaletxean EAJren zinegotzi lanetan aritu diren gizon emakumeen lana eta ahalegina goraipatu ditu. “Iraganean eta etorkizunean alderdiak eduki dituen bi gakoren testigu zuzena dira: herriarekiko maitasunarena eta herritarrekiko errespetuarena”, adierazi du. Egibarrek nabarmendu du gizon emakume hauek “bidegile izan direla eta arazoei aurre egiten jakin izan dutela herrigintza eta aberrigintzaren alde”.
Bizi dugun momentu politikoa ikusita, burukide jeltzaleak “iragan hurbilean herri honetan egin diren estrategien balantzea” egiteko momentua iritsi dela uste du. Izan ere, argi dauka EAJk “asmatu egin zuela” 1976 eta 1977. urteetan hartutako bide demokratikoarekin: “bidegile izan gara eta herri hau maitatu eta aberrigintza bultzatu dugu”.
Etorkizunera begira, herrigintza “behetik gora” eraikitzeko apustua egin du. Eta, horretarako, Donostiako lehen batzokia Boulevardean zabaldu zuten alderdikideen espiritua “indarberritu eta aurrera egiteko”gonbitea luzatu die ekitaldian bildutakoei.
“Berriro, inoiz baino gehiago eta elkar hartuta, Donostia bizi eta berri baten aldeko apustua egin behar dugu: Herri bizia, Donostia ekintzaile eta berritzailea. Hori da desafio handiena”, azaldu du. Ildo horretan, aurreratu du EAJk “makinaria” osoa jarriko duela martxan, iraganean bezala, Donostiako hurrengo abertzalea eta jeltzalea izan dadin. “Berriz erakutsi behar dugu hemen gaudela, indarberrituak gatozela eta gidaritza lortuko dugula Eneko Goiaren eskutik”, amaitu du
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, Donostiako zinegotziei egindako omenaldia itxi du eta gogorarazi du “1911tik, mende oso batean zehar, EAJ-PNVk Donostiarekiko, hirarien erronkekiko eta nahiekiko izan duen konpromiso etengabea”. Ortuzarrek gogorarazi ditu EAJ-PNVren historiaren lehen urteak “abertzalea izatea erraza ez zenean eta kartzela merezimendua baino gehaigotan ekartzen zuenean, izan ere alderdiak denbora gehiago eman du debekatuta legeztatuta baino”.
Udal erakundeetan ordezkaritza lorturiko lehen urte horietatik “gure zinegotziok lan ta lan aritu dira udaletxeetan, aberria aske izan dadin egunez egun lanean”, baieztatu du Andoni Ortuzarrek.
l
EBBren presidentearen iritziz, zinegotzi jeltzaleen jardunak agerian uzten du “PNVren eredua existitzen dela, EAJ-PNVk gobernatzen ari denean gauzak ondo egiten baitaki eta oposizioan egotea tokatzen zaionean ere bai. Horrek dakar Donostiaren, Gipuzkoaren eta Euskadiren interesak epe motzeko kalkulu interesatuen aurretik kokatzea”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31