Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
GHK-ri buruzko azterketa-batzordeak argituko du nolakoa izan den Bilduren kudeaketa
Batzarkide taldeek honakoa onartu dute gaur goizean: Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) bilakaera finantzarioari eta irtenbide teknikoei buruzko azterketa-batzordearen egutegia. Bertan, zehaztuta gelditu dira parte-hartzaile ezberdinak batzordean agertzeko datak eta ondorioak idazteko, aurkezteko eta onartzeko epea. Guztira arlo ezberdinetako 70 ordezkarik parte hartuko dute batzordean. Lehenengo agerraldia apirilaren 11n ostiralean izango da eta azkena abenduaren azkeneko astean. Behin agerraldiak amaituta, batzarkide taldeek epea izango dute otsailaren 28 arte ondorioak idazteko, aurkezteko eta, hala bada, onartzeko.EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak babestu du batzordearen lehendakaritzaren proposamena: “Proposamena egokia eta malgua da, eta batzarkide taldeoi zorrotz lan egiteko aukera ematen digu”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak kritikatu du Bilduren proposamena, hain zuzen ere, batzordea urtea amaitu baino lehen amaitzeko proposamena: “Proposamenak Gipuzkoako Batzar Nagusien jarduera geldituko luke eta, ondorioz, batzarkide taldeok urtebete egongo ginateke bakarrik hondakinen kudeaketari buruz lan egiten”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Bilduk ez duela proposamen bera egin beste gai baten gainean. Horrek erakusten du Bilduk interes politikoa duela batzordearen ondorioak hauteskundeen gaineko eztabaidatik aldentzeko.
Batzarkide jeltzaleak, halaber, segidakoa salatu du: “Bilduk ez du konfiantzarik Foru Aldundiaren hondakinen gaineko plangintzan. Baldin eta Bilduren aginteko Foru Aldundiaren hondakinak kudeatzeko plangintza hain eredugarria bada – gogoan izan, Bilduren aginteko foru gobernuak ez duela plangintza hori Batzar Nagusietan erregistratu – ez luke arazorik izan beharko batzorde honetan egingo den azterketa garatzeko”.
Azkenik, Xabier Ezeizabarrenak Bilduri honakoak eskatu dizkio: “Batzordearen lana oztopatzen ez saiatzeko; izan ere, batzordeak argituko du nolakoa izan den Bilduren kudeaketa Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan; kudeaketa iluna egiteari uzteko; eta Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoaren nahia aintzat hartzeko”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31