Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/04

Herriko tabernen sumarioa zentzugabekeria hutsa da.

Herriko Tabernak izenez ezaguna den 35/02 sumarioa “aldrebeskeria juridiko hutsa” dela salatu du Maria Eugenia Arrizabalagak. Polizia txostenetan oinarritzen dira inputazioak, “anekdotak kategoria orokor bilakatzen dituela” kritikatu du. Bere ustez, Egunkaria eta Udalbiltza kasuetan ikusi zen bezala, “aurreiritzietan jantziz eta jantzitako aurreiritzietan oinarrituta izan dira akusatuak”.
Herriko tabernen sumarioa zentzugabekeria hutsa da.

Arrizabalagak gogoratu duen bezala, elkarteak eta jarduera ekonomikoak interbenituak izan ziren eta, azkenean, “hauen inguruko salaketa bat bera ez da frogatu eta ez dira jaso ere egin ahozko epaiketarako”. Tipo penalek berezkoa ez duten esanahira egokitu nahi izan dira jarduerak, Arrizabalak jakinarazi duenez.

Gainera, erantsi du “atzerako eraginez aplikatu direla lege penalaren interpretazioak”. Honekin guztiarekin ondorioztatu du “jarduera politikora dedikatu diren pertsonen kontra jotzen duen epai politiko baten aurrean gaudela”. Hori esanda, ziurtatu du EAJk sententzia absolutorioa espero duela auzipetuentzat.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube