Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arrazoi bakarra dago mendietako eta natura inguruneko zuzendaria kargutik kentzeko: Bilduren iritzi bereko talde ekologisten nahia asebetetzea
Batzarkide jeltzale Igor Iturainek esan du, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatu Jon Peli Uriguen ez dela gai izan legealdi osoan adostasunak lortzeko. Izan ere, lehenik, ekologistek protestatu zuten eta, orain ordea, baserritarrek eta baso-politikaren gainerako eragileek.Jon Peli Uriguen foru diputatuak Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko batzordean parte hartu du gaur goizean. Bertan, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari Julian Unanue kargutik kentzeari buruzko azalpenak eman ditu. Gogoratu behar da, kargu-kentzeak zalaparta sortu zuela eta batzarkide-taldei zalantzak sortu zizkiela, hain zuzen ere, foru diputatuari argitzeko eskatu dizkioten zalantzak. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Igor Iturainek honakoa salatu du: “Bilduk arrazoi bakarra izan du Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria kargutik kentzeko: Bilduren iritzi bereko talde ekologisten nahia asebetetzea”.
Ildo beretik, Iturainek esan du, behin ikusita talde ekologisten protestatu zutela, Bilduk baso-politikan aldaketa egitea erabaki zuela. Ondorioz, eta beste arrazoirik izan gabe, Bilduk erabaki zuen Mendietako zuzendaria kargutik kentzea. Gogoan izan, zuzendariak egindako politikak baserritar zein baso-eragile gehienen adostasuna zuela – ezin dugu ahaztu, eragile horiek guztiak direla egunero lurra lantzen duten baserritar txikiak –. Era berean, batzarkide jeltzaleak segidakoa salatu du: “Foru diputatua ez da gai izan egia esateko. Ez du arrazoirik eman Julian Unanueren kargu-kentzea justifikatzeko, baizik eta guztiz kontrakoa egin du: orain arte egindako politika babestu du eta gauza bera egiten jarraituko duela esan du. Eta horrek erakusten du kargu-kentzea behartua izan dela Bilduren iritzi bereko ekologisten nahiak asebetetzeko”. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkidearen ustez, Bilduk jarraitu du legealdian baso-politikaren kudeaketa aldatu. Beraz, Unanue kargutik kentzeak ez du zentzurik. Are gehiago: kargu-kentze horren ondorioz, baso-politikaren eragileak haserretu dira, indarrak batu dituzte eta Bilduren aginteko Foru Aldundiaren kudeaketaren aurka egin dute.
Igor Iturainek, halaber, adierazi du, orain Foru Aldundiak baduela lanik kudeatzeko: “Foru diputatuak dio akordioak lortu behar dituela, baina aitzitik, orain arte ez du horrelakorik lortu. Izan ere, lehenik, ekologistek protestatu zuten eta, orain ordea, baserritarrek eta baso-politikaren gainerako eragileek.
Azkenik, hona hemen Iturainen hitzak: “Onartezina da Bilduk erritmoa aitzakiatzat erabiltzea bere politikak ez garatzeko. Egia da Bilduren aginteko foru gobernuak erritmo arazoa izan duela: ez du ezer egin hiru urtetan, beraz, nola lortuko du urtebeten legealdi osorako plangintza egitea? Gainera, sektorearekin akordioak egin beharko ditu, hain zuzen ere, Bilduren ustez, lobby-ak omen dauden sektorearekin. Baina aitzitik, Bilduk lobby-ak ikusten dituen sektorean guk baserritar txikiak ikusten ditugu, hain zuzen ere, ingurunearekin eta landa-gunearekin lotura zuzena duten baserritarrak. Eta Foru Aldundiak horien iritzia ere kontuan hartu beharko du”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31