Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Urkulluren lehentasuna Osasuna sendotzea da
Kerman Orbegozo legebiltzarkide jeltzaleak 2013-2020 Osasunaren Euskal Planak agerian utzi du Iñigo Urkullu lehendakariak lehentasuna eman dioala osasunaren euskal sistemari eta osasun sistema hori sendotzeari, nahiz eta krisialdi ekonomiko handia bada ere.EAJko Legebiltzar Taldeak nabarmendu duenez, 2013-2020 Osasunaren Euskal Planak agerian utzi du Iñigo Urkullu lehendakariak lehentasuna eman dioala osasunaren euskal sistemari eta osasun sistema hori sendotzeari, nahiz eta krisialdi ekonomiko handia bada ere.
Kerman Orbegozo legebiltzarkide jeltzaleak osasunaren plan berria defendatu du asteazken honetan Eusko Legebiltzarreko osasunari buruzko bilkura monografikoan.
Orbegozok gogoratu du dokumentuaren testuan “pertsonen helburua” islatzen dela; izan ere, Urkullu lehendakariak egungo legealdian agindu zuen baldintza nagusia.
Ordezkari jeltzaleak Legebiltzarreko gainerako taldeei eskertu die orokorrean osasunaren plan berriarekin bat egiteagatik; eta, aurreratu duenez, EAJ akordioak heltzen saiatuko dela beste taldeetako ebazpen-proposamenei buruz.
Orbegozok ere gogora ekarri Osasun Planaren helburuak ez dira mugatuko Osasun Sailaren esku dauden baliabideetara; “Jaurlaritzaren beste sailetara eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakundeetara zabalduko da. Izan ere, Osasunak, politika publiko guztiei eragin behar die gizarte osoaren ongizate eta Osasuna bermatu eta hobetu ahal izateko”, esan du.
Azkenik, Orbegozok adierazi du osasun esparruan egon daitezkeen desberdintasunak desagertzearen alde lan egiteko balioko duela testuak, “bai gizarte ikuspuntutik bai genero ikuspegitik”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31