Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/02

"Donostia 2016 krisi larrian dago; azkar hartu behar dira erabaki drastikoak eta zuzendaritza eta proiektuaren orientazioa aldatu”

"EAJ prest dago, beti egon den bezalaxe, Donostiarako honek bezalako garrantzia duen proiektuak aurrera egin dezan ahal duen guztia laguntzeko. Baina Bilduk eta Izagirrek haiengan fede itsua izateko eskatzen digute. Gardentasun eta eragikortasun gehiago behar dira”, nabarmendu du Donostiako EAJ udal taldeko bozeramaileak.

Eneko Goiak, duen “kezka” azaldu du 2016ko Europako Kultur Hiriburutza proiektuak bizi duen “krisi larria” dela eta, Itziar Nogeras zuzendariaren inguruan azken orduetan izan diren gertaeren ondoren sortutakoa.

"Ezin dugu egoera honetan jarraitu, Donostia 2016 inguruan berri txar gehiegi ari baitira pilatzen”, nabarmendu du Goiak. “Agerikoa dena eta denok ikusten duguna ezkutatzen saiatzeak ez du ez hankarik, ez bururik: Donostiak 2016k erabaki drastikoak bezain azkarrak behar ditu, zuzendaritza eta orain arte izan duen orientazioa aldatu beharra dago”, adierazi du Eneko Goiak.

Donostiako bozeramaile jeltzaleak Bilduren eta Juan Karlos Izagirreren jarrera kritikatu du “ematen baitu orain besteei haiengan fede itsua izan dezagun eskatzen digutela. Zera egin behar dute: orain arte Donostia 2016 egitasmoarekin izan duten prozedura eta jokabidea aldatu eta askoz gardentasun eta eraginkortasun gehiago eskatzen duen proiektua garatu. Oraindik garaiz gaude, EAJ beti dago Donostiaren onuraren alde elkarlanean aritzeko prest, baina Bilduk argi izan behar du izenen aldaketa ez ezik, jarrerena ere derrigorrezkoa dela”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube