Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Saharako Herriak pairatzen duen giza eskubideen urraketa sistematikoa salatu du Vaquerok
Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak, Maribel Vaquero jeltzaleak, Saharako herriak Marokoko Gobernuaren aldetik pairatzen duen “giza eskubideen urraketa sistematikoa” salatu du. EAJko legebiltzarkideak hedabideen aurreko agerraldia egin du, Bakartxo Tejeria ganberako presidentearekin eta Batzordeko gainontzeko kideekin batera. Agerraldian, iragan urtarrilean Aaiun-era egindako bidaiaren ondorioei buruzko txostena aurkeztu du.Lehen aldiz, Legebiltzarreko ordezkaritza batek aukera izan du okupatutako lurraldea bisitatzeko. Horren garrantzia nabarmendu du Vaquerok. Zehaztu duenez, bidaia urtarrilaren 21 eta 24a bitartean izan zen: 4 egun horietan, bertaratutako legebiltzarkideek aukera izan zuten elkarrizketak izateko elkarteekin, Minursoko biktima eta ordezkariekin, hau da, Ekialdeko Saharako Erreferendumerako Nazio Batuetako Misioarekin. Bidaiak honako hauek izan ziren: Jone Berriozabal (EAJ), Igor López de Muniain (EH Bildu), Mikel Unzalu (PSE), Carmelo Barrio (PP) eta Vaquero bera, Ganberako letratuarekin batera.
“Nazioarteko zuzenbideko aurrekariak ikusita, eta Aaiun-en egon bitartean ikusitakoarekin, ondorioztatzen dugu Marokoko agintariek sistematikoki urratzen dituztela hainbat eskubide: manifestatzekoa, biltzekoa, elkartzekoa eta askatasun sindikala”, adierazi du Vaquerok. Jarraian gehitu duenez, “eskubide zibil eta politikoen falta horrek ezinezko egiten du saharar herriak prozesu politiko batean parte hartzea, zeinean herritarrek egikaritu ahal izango duten autodeterminazio-eskubidea”.
Vaquerok ondorioztatu du “zaila dela parte hartze-eskubideak gauzatzea, baldin eta ukatu egiten badira parte hartze politikoa benetan gauzatzea ahalbidetzen duten askatasun guztiak”.
Azaldu duen moduan, “Marokoko agintariek errepresioa eta indarraren neurriz kanpo erabiltzearen ondorioz, okupatutako lurraldeetan giza eskubideen alde diharduten elkarteen ekimen politikoa mugatu baino ez dute egiten.
Aurreratu du “balizko erreferenduma egitea ez dela inola ere librea izango”, baldin eta nazioarteko erakundeek ez badituzte benetan zaintzen eskubide zibil eta politikoak, autodeterminazio-eskubidea askatasunez baliatzea ahalbidetuko luketenak. “Erreferendum bat antolatzea, hala egingo balitz, ez litzateke inondik inora libre izango baldintza horiek gabe”, erantsi du. Horregatik, bada, Giza Eskubidearen komisioaren izenean eskatu du Minurso izatea Mendebaldeko Saharako giza eskubideak begiratuko dituena.
“Gaur egindako salaketa honekin hitza eman nahi diogu saharar herriari, euren giza eskubideak aldarrikatu eta Marokoren eskutik jasaten dituzten eskubideen urraketaren berri emateko”, amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31