Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zumaian hondakinen mahaiaren akordioa betetzeko garaia da.
Zumaiako udaletxeko EAJren bozeramaile, Montse Aranak honakoa eskatu dio alkateari: “behingoz has dadila betetzen eta gauzatzen hondakinen bilketaren sistemaren inguruan aho batez Hondakinen Mahaiak hartutako erabakia”. Horrela esan du: “itxuragabea da akordioa lortu zenetik 10 hilabete pasa eta gero, Bilduko gobernu taldeak sistema berria martxan jartzeko datarik ez izatea. Ez dakigu noiz jarriko diren txipdun edukiontziak, gaur egungo paperontziak oraindik ez dira aldatu gaikako bilketa egiteko erabiliko direnengatik, eta ez egiteagatik, ez dute errazena ere egin, edukiontzietan bota behar den hondakin motaren irudiak jarri.”Era berean, Aranak nabarmendu du:“ez da hobetu enpresa, denda eta elkarte gastronomikoei zuzendutako gaikako bilketa zerbitzua, eta udalak antolatutako ekimenetan ere ez, guzti hauek akordioan jasota egon arren”.
Aho batez onartutako akordioak dioena gogoratu ondoren, hau da “hiri hondakinen gaikako bilketa txipdun edukiontzi bidez egingo dela eta hondakinak asteko edozein egunetan atera ahal izango direla” alkatea animatu du “gogoz heldu diezaiola guztion artean adostutako sistema ezartzeari” esanez .
Halaber, bi edukiontzi aztertzeko, udalak eta Urola Kostako mankomunitateak gauzatutako ekimenaren aurrean bere harridura agertu du non emaitzak bertara botatako hondakinen %64,82ª birziklagarria zela esaten zuten. “Agian zumaiarrok, birziklatzeko behar adinako kontzientziarik ez dugula adierazi nahi da? galdetu du zinegotziak eta Hondakinen Mahaian adostutakoa bete dezala eta trebatze baten ondoren azter ditzatela edukiontziak”. eskatu dio alkateari.
“Alkatearen utzikeriagatik, oraindik, hiritarrok hondakin organikoak uzteko txipdun edukiontzirik ez edukitzea, ez da onargarria eta jarraian, ez dugula behar bezala ez bereizten, ez birziklatzen ulertaraztea” azpimarratu du bozeramaile jeltzaleak eta “atez atekoa ezartzeko ahalegin baten aurrean ez ote gauden” galdetu du.
“Talde jeltzalea zumaiarren ingurugiroarekiko kontzientziaz ziur dago eta horregatik egiten du edukiontzien aldeko apustu garbia eta alkatea eta bere gobernu taldea gonbidatzen ditu, herritarrengan konfiantza gehiago edukitzera eta Hondakinen Mahaiak hitzartutako konpromisoak betetzera” azpimarratu du Montse Aranak.
Azkenik, honakoa gogoratu dio alkateari: “Zumaiak, edukiontzien bidez gaikako bereizketa eta bilketa egokia bermatzen duen sistema integrala aukeratu zuen. Udalak ordea, auzo konpostagailuak jartzea bakarrik bultzatu du. Ondo dago, baino hobeto legoke Hondakinen Mahaiak aurreikusita dituen ekimenak garatzea, horrela, Bilduren izenean Iñaki Agirrezabalagak berak, sinatu zuen akordioa beteko luke”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31