Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aldez aurretik porrot egin duen plangintza Bidegirentzat
Bidegiko zuzendari eta gerente Katy Nevadok parte hartu du gaur goizean Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako Batzordean. Bertan, Bidegiko 2014-2016 Plangintza Estrategikoa azaldu du. Behin azalpena entzunda, EAJ-PNVren batzarkide Joseba Antxustegik honakoa esan du: “Nevadok plangintza estrategikoa berandu aurkeztu digu, izan ere plangintza publikoa eta ezaguna da, Bidegi foru sozietate publikoan dugun ordezkariak helarazi zigulako”. Antxustegik salatu du bilduk bidegirentzat egin duen plangintza: porrot egin duen arkupe bidesari-sistema eta ekonomia-aurreikuspen okerrak ditu oinarriEra berean, Antxustegik plangintzaren iraupena kritikatu du: “Kudeaketa plangintza da eta ez, ordea, plangintza estrategikoa”. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa salatu du: “Bidegi sozietate publikoaren zuzendari eta gerente Katy Nevadok aurkeztu digun plangintzaren helburu gehienek Arkupe bidesari-sistema dute oinarri, hain zuzen ere, porrote egin duen bidesari-sistema – gogoan izan, inguruko administrazio publikoak, sindikatuak, gizartearen eragileak eta alderdi politikoak ez daudela ados Arkupe sistemarekin –. Beraz, gizarte eta alderdi politiko gehienak ez daude ados aipatutako bidesari-sistemearekin eta, ondorioz, esan dezakegu, Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako departamentuaren porrot handiena izan da”.
Horrenbestez, Joseba Antxustegik esan du, onartezina dela Bidegiren gerenteak sozietate publikoaren helburuak aurkeztu izana, betiere, onartu ez diren eta porrot egin duten printzipio zein planteamenduetan. Eta gogoratu behar da, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Arkupe bidesari-sistema ez zutela onartu hainbat hilabetetan batzorde-txostengile batean errepideen finantzaketari buruz eta mantentze lanei buruz eztabaidatzen egon ondoren. Baina aitzitik, Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak ez ditu batzorde-txostengilearen ondorioak kontuan hartu, izan ere, asmo bakarra zuen: gipuzkoarrei bidesari-sistema bat inposatzea”.
Batzarkide jeltzaleak, halaber, honakoa adierazi du: “Gaur goizean baldin eta zerbait argi gelditu bada segidakoa izan da: Larraitz Ugartek eta Bidegiko zuzendari Katy Nevadok datuak bere nahierara manipulatu dituzte, betiere, gizarteari sinistarazteko sozietate publikoaren egoera oso larria dela. Eta hori guztia egiaztatu dute Bidegiko gerenteak emandako datuek. Beraz, denborak agerian uzti du, EAJ-PNVk arrazoia zuela orain arte egindako azterketetan zein aurreikuspenetan”.
Hortaz, EAJ-PNVren hautetsiak honako adibidea jarri du: “2013ko ekitaldia ixterakoan egondako desfasea: orduan, 97 milioi euroko diru-sarrera aurreikuspena egin zuen Bidegik, eta urte amaieran 99 milioi euro jaso zituen; hau da, bi milioi euroko desfasea. Beraz, datuek agerian uzten dute Bilduk kudeaketa okerra egin duela Bidegin, izan ere, aurreikuspenean huts egin du, kalkuluak gaizki egin ditu eta, orohar, kudeaketa txarra egin du”.
Gainera, Joseba Antxustegiren iritziz, Bidegiren zuzendari eta gerenteak ez du huts egitea onartu eta ez du ardura bere gain hartu. Horren ordez, aditzera ematen jarraitzen du sozietate publikoaren egoera larria dela, betiere, zehaztasunik gabe eta politika-irizpideak jarraituz. Eta, ondorioz, Bidegiren irudia kaltetzen ari da. Beraz, nahiz eta berria ez den, 2013., 2014. eta 2015.urteetarako egin zituen aurreikuspenak alarmistak izan ziren. Horren harira, Antxustegiren ustez, larria da Katy Nevadok oraindaik bere tesiekin bat egiten duen finantza- zein ekonomia-txostenik erakutsi ez izana. Arduragabekeria da, hain zuzen ere, kudeaketan ondorio larriak dituen arduragabekeria, horrela egitea kudeaketa eta estrategia plangintzak. Ez da inoiz horrelakorik gertatu.
Azkenik, Antxustegik honakoa salatu du: “Gainera, plangintza estrategikoak ez du ekintza berririk eta berritzailerik Bidegiren jasangarritasuna bermatzeko, ez Gipuzkoako errepideak hobetzeko, ez mantentze lanak egiten jarraitzeko. Hori bermatu ordez, Bilduk Bidegin gezurra esaten, aurreikuspen okerrak egiten eta ardurak bere gain hartu gabe jarraitzen du.”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31