Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Baso-politikan gardena izateko eta sektorearen eskariak aintzat hartzeko eskatzen diogu Bilduri
Batzarkide-talde jeltzaleak eskatu du foru diputatu Jon Peli Uriguenen parte-hartzea Berrikuntzako, Turismoko eta Landa Garapeneko batzordean eta, bertan, segidakoa azaltzeko: Mendietako zuzendaria kargutik kentzeko arrazoiak eta Foru Aldundiak inposatu nahi duen baso-politika.Foru Aldundiak Mendietako zuzendari Julian Unanue kargutik kendu du eta, ondorioz, eztabaida sortu da. Orain, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere horri buruz eztabaidatuko dute. Izan ere, EAJ-ren batzarkide taldeak eskatu du foru diputatu Jon Peli Uriguenen parte-hartzea Berrikuntzako, Turismoko eta Landa Garapeneko batzordean. EAJ-ren batzarkide Igor Iturainek Foru diputatuaren parte-hartzearen helburua azaldu du: “Alde batetik, argitzea Mendietako zuzendari Julian Unanue kargutik kentzeko arrazoiak; eta, bestetik, azaltzea Gipuzkoako Foru Aldundiak inposatu nahi duen baso-politika, izan ere, arloko elkarte garrantzitsuenen nahiz nekazal sindikatuen iritziaren aurkako politika da”.
Horren harira, Iturainek salatu du Julian Unanue kargutik kentzeko prozesua iluna izan dela: “Berriro ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernuaren bozeramaile Larraitz Ugartek gezurra esan du, hain zuzen ere, Unanue Mendietako zuzendari kargutik kentzeko arrazoiak azaldu dituenen gezurra esan du. Izan ere, Ugarte bozeramaileak esan du Unanue kargutik kentzeko adostasuna egon dela eta gauza naturala izan dela. Baina aitzitik, behin Mendietako zuzendari ohiaren adierazpenak entzunda, agerian gelditu da Larraitz Ugartek berriro ere gezurra esan diela gipuzkoarrei. Eta hori, oso larria da, izan ere, beste behin Larraitz Ugarte ez da gardena izan kudeatzen eta, gainera, ez du informazioa egoki eman”.
Era berean, baso-politikari buruz, EAJ-ren batzarkideak Bilduri eskatu dio gardena izateko eta ekimenak egiteko. Igor Iturainen iritziz, ekintzak sektorearen eragileekin eta Baso-Kontseiluarekin adostu behar ditu Bilduk – gogoan izan, eragile horiek guztiak Bilduren aginteko foru gobernuaren asmoen aurka –.
Azkenik, Iturainek honakoa salatu du: “Bilduk ez du kontuan hartzen Baso-Kontseiluaren iritzia, hain zuzen ere, gaian adituak diren erakundeen zein elkarteen iritzia”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31