Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/03/19

Donostia 2016 suposatzen duen aukera ekonomikoaz baliatzeko prest egon behar gara

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak erreklamatu dio udal Gobernuari abian jar dezala “hiria prestatzeko lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako estrategia bat, barnean interesa duten eragile sozialak, ekonomikoak eta instituzionalak hartuko dituena, Donostia 2016an Kultura Hiriburua izateak eskaintzen dituen aukera ekonomikoak eta mundu mailako sustapena era egokian baliatzeko. Urte eta erdi baino zertxobait gehiago falta da hitzordurako eta ezin dugu gehiago luzetsi dagoeneko presa handia duen gai hau”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak, eta aurreratu du gai honen inguruko mozio bat aurkeztuko duela Udal Batzarrean.

“Ez zaio nahiko arretarik eskaintzen ari Donostia 2016ko alderdi ekonomikoari. Hiria eta ingurua prestatzeko estrategia falta da 2016ko Hiriburutza lehen mailako gertakizun soziala eta kulturala ez ezik, hiriko ekonomia indartzeko tresna ere izan dadin”, ohartarazi du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak. “Kultur Hiriburutza harekin egiteko kapazak garena besterik ez da izango. Hainbat hirik asmatu dute Europako Kultur Hiriburutza bisitari eta ostatu-gau kopurua zein haien mundu mailako proiekzioa areagotzea lortzeko baliatzen. Hortxe ditugu Liverpool, ostatu gauen %26ko igoera izan zuena, Linz, %19ko gehikuntzarekin edo Graz (%22); hiri horiek eredugarriak dira arlo horri dagokionez. Aitzitik, Praga %6ko jaitsiera izan zuena, edo Bergen , ozta-ozta %1eko igoerarekin dira Europako Kultur Hiriburutza espero zitekeen eragin ekonomikoa lortu ez izanaren adibideak. Arrakasta edukiko badugu, oinarriak orain ezarri behar ditugu. Ezin dugu denbora gehiago alperrik galdu”, adierazi du bozeramaile jeltzaleak.

“Kultur hiriburu izandakoen artean emaitzak oso bestelakoak izan dira ekonomi emaitzen aldetik eta horrek agerian uzten digu aukera onak era egokian erabil daitezkeela ala ez; lantzea eta aurrera eramatea Donostia/San Sebastian 2016 Fundazioari dagokion Hiriburutzaren kultur programaren ideia onak, kalitatea eta arrakasta baino haratago, guztiz beharrezkoa da 2016ko Hiriburutzak eskaintzen digun aukera baliatzeko estrategia bat abiaraztea”, nabarmendu du Goiak.

“Donostiaren ezaugarriak gogoan, non bai lehenaldian bai orain turismoa garatzea duen baliabide nagusietako bat, 2016an Europako Kultur Hiriburua izatea aukera ona da Donostiako ekonomia sustatzeko nahiz nazioartean hobeto kokatzea lortzeko. Udal honi dagokio 2016rako hiria prestatzea eta gertakizun estrategiko hau Donostiarako, Gipuzkoarako zein Euskadi osorako arrakastatsu bihurtzea; Udala bai baita gainerako erakundeak (Estatuko gobernua, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta inguruko udalak), hiritarren erakundeak (kultur elkarteak eta elkarte sozialak, merkataritza, ostalaritza eta hotelak) eta, jakina, hiritarrak bideratu behar dituena. Guztiz beharrezkoa da azkar eta erabakitasunez aritzea hau guztia ahalbideratzeko”, amaitu du Eneko Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube