Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-k zehaztu du Rafaela Romerok berak egin zuela ebazpen proposamena
Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok esan du, EAJ-PNV prest dagoela orain arte egindako lanarekin jarraitzeko. Markel Olanok erantzun dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEren taldearen azkeneko komunikatuari: “Bakeari buruzko batzorde-txostengilean hartutako erabakiak alderdi politiko guztiek adostu dituzte eta, are gehiago, alderdi politiko bakoitzaren erritmoari egokitu zaizkio. Eta helburua honakoa izan da: nahiz eta txikiak izan, bakeari eta elkar bizitzari ekarpen positiboak egitea”.Rafaela Romeroren dimisioari buruz, Olanok segidakoa esan du: “Rafaela Romerok berak egin zuen Sevilla II espetxeko presoak bisitatzeari buruzko ebazpen proposamena. Are gehiago: Batzar Nagusietako mahaikide guztiek dakite hori. Izan ere, bisita justifikatzeko ebazpen proposamenari buruz eztabaidatu zuten eta, era berean, talde politiko guztiei komunikatu zitzaien ebazpen proposamena batzorde-txostengilearen presidente Rafaela Romerok egin zuela, betiere, Batzar Nagusien babesa izateko eta, ondorioz, bisita legitimatzeko. Hori dela eta, EAJ-PNVk argi utzi nahi du, ebazpen-proposamena ez litzatekeela aurkeztuko, baldin eta bakeari buruzko batzorde-txostengilearen presidenteak eta PSE-EE batzarkide-taldearen bozeramaileak eskatu izan ez balu”.
EAJ-PNVren bozeramaileak salatu du PSE-EE alderdiak iritzia aldatu duela Gipuzkoako Batzar Nagusietan: “Izan ere, ETAko presoak bisitatzeko ebazpen-proposamena egin zuen eta, orain, ebazpen hori kritikatzen du eta aitzaki bezala erabiltzen du bakeari buruzko batzorde-txostengilea uzteko. Beraz, agerian gelditu da, Patxi Lopezen aginteko PSE-EEren zuzendaritzak eskua sartu duela, betiere, Gipuzkoan bakeari buruzko iritzia guztiz aldatzeko eta, ondorioz, orain arte egindako guztia bertan behera uzteko, baita alderdien artean lortutako konplizitatea ere”.
Markel Olanok, halaber, PSE-EEren hitz gogorrak salatu ditu: “Bere helburua izan da bakeari buruzko batzorde-txostengilea uztea. Beraz, gure ustez, PSE-EEk bere ekintzen ondorioei aurre egin behar die eta ez, ordea, gezurra esan eta gainerako alderdiei gertatutakoaren errua leporatu”.
Gainera, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak gogorarazi du, EAJ-PNVk jarrera leiala izan duela bakeari buruzko batzorde-txostengilean: “Are gehiago: uneoro hartutako erabakiak errespetatu ditugu, batzorde-txostengilean sortutako zailtasunei aurre egin diegu, eta sortutako arazoak zuhurtziaz konpondu ditugu”.
Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: “Azkeneko gertakari hau ere gaindituko dugu. Izan ere, guk Gipuzkoako Batzar Nagusietako bakeari buruzko batzorde-txostengilea mantentzea nahi dugu, besteak beste, batzorde hori sustatu dugulako”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31