Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zumaiako alkateak dekretu bidez gobernatzen du
“2013an 900 bat dekretu sinatu ditu” salatu du Montse Aranak. Zumaiako EAJk deitoratu egin du alkatearen jarrera dekretu bidez gobernatzea aukeratu duelako, beste indar politikoen elkarlanari eta ekarpenei atea itxiz eta gogoratu du: ”udalean ordezkaritza duten beste indar politikoen zinegotziek, Bilduko zinegotziek duten zilegitasun berdina dutela zumaiarrak ordezkatzeko”Horrela baloratu du Montse Aranak, alkateak urtarrilaren 30ean dekretu bidez eta ez pleno batean edota Gobernu Batzordean, Beheko plazaren birgaitze proiektua onartu izana. “Gainera, sinatutako egunean, lanak burutu ahal izateko agindua emateko ezinbestekoa den aurrekontu agiririk gabe”. Proiektua, Non Arkitekturak egin du 409.758€tako zenbatekoarekin, bez barne.
Aranak gogoratu du: “alkateak 900 bat dekretu sinatu ditu 2013an eta guk dakigunez, ez du, 3000 biztanletik gorako udalek legez egin behar duten Gobernu Batzorderik deitzen eta ondorioz, ezta udalbatza osoari bidali behar zaizkion aktak bidaltzen ere ” gaineratu du.
Beheko plaza edo Eusebio Gurrutxaga plazari dagokionez honakoa adierazi du: bozeramale jeltzaleak “alkateak nahiago izan du dekretuak erabiltzea berrurbanizazio proiektua eta lanen esleipenaren eta exekuzioaren administrazio klausula agiriak onartzeko”.
Hori dela eta azpimarratu du “parte hartzeari gehien hurbiltzen zaion ekimena, oihartzun eskasa izan zuen, udal gobernuak antolatu zuen bilera informatiboa izan zen, bertaratutakoak ez baitziren dozenara heltzen”.
“Bitartean oposizioa osatzen dugun zinegotziok ez dugu izan behar adinako denborarik eta informaziorik egokiak deritzogun ekarpenak egiteko”. Are gehiago – esan du Aranak – alkateak berak aitortu zigun planoak azken momentuan igorri zizkigula”. “Horrela ulertzen al dute lanak eta proiektuak partekatzea?” galdetu du bozeramaileak.
Amaitzeko, Aranak berretsi egin du talde jeltzaleak zumaiarren bizi kalitatearen aldeko ekarpenak egiten jarraituko duela “nahiz eta egungo gobernu taldeak agertzen duen harmena eskasa izan.”
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31