Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-k HAPOaren behin behineko onarpenaren alde egingo du
Iruneri dagokion mailako frontoi profesionala edukitzeko ezin dugula hainbeste urte itxaron, eta bere eraikuntzak Iparralde-Gal eremuaren garapenarekin denboran lotuta egon behar duela uste du Iridoyk.Gaur arratsaldeko ez ohiko Osoko Bilkuran jorratuko den Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin behineko onarpenaren aurrean, Irungo EAJ-PNV Udal Taldeak bere ikuspuntua azaldu nahi izan du. Xabier Iridoy bozeramaile jeltzaleak adierazi duenaren arabera, «Irunek aurrera egiten jarraitzeko Plan Orokor bat behar duela uste dugu, eguneratua dagoena eta aurreikusten dituen hirigintza-garapenak lehenesten dituena. Dokumentuak jasotzen dituen alderdi gehienak partekatzen ditugu, eta horregatik bere behin behineko onarpenaren alde bozkatuko dugu».
EAJ-PNVk duen hiri proiektuarekin lotuta, Irunek nortasuna eta izaera definitua duen hiri baten eredu izan behar duela adierazi du Iridoyk, hazkunde jasangarria duen hirigintza lasai bati erantzuten diona. Hazkunde horrek ez du zertan kanpoalderakoa bakarrik izan behar; hiriaren barnealdera zuzendua ere egon daiteke, bertan eduki ditzakegun eremu degradatuak aprobetxatuz. Horregatik, EAJ-PNV Udal Taldeak Irungo auzo desberdinetan bizilagunen bizi kalitatea hobetuko duten esku-hartzeak proposatzen jarraituko du.
Iparralde-Gal eremuaren kasuan, talde jeltzaleak bat egiten du gune horren garapena lehenengo urteetan egitearen planteamenduarekin, hala ere, frontoiaren eraikuntza ezin dela 2022-2030 aldira luzatu uste du. «Iruneri dagokion mailako frontoi profesionala edukitzeko ezin dugu hainbeste urte itxaron, eta bere eraikuntzak Iparralde-Gal eremuaren garapenarekin denboran lotuta egon behar du» baietsi du Xabier Iridoyk. Halaber, EAJ-PNV bat dator saihesbidearen destolesturaren ikuspegiarekin.
Bestalde, hiritarrek talde desberdinetatik egindako ekarpenek HAPOa aberastu dutela azpimarratu nahi izan du Iridoyk. Orobat, Olaberriako bailarako korridorean bere garaian aurreikusi ziren bide-garapenak bertan behera uzteari aipamen berezia egin dio. Plan Orokorrean sartu izan balira, autobidearen hegoaldeko ingurumenean talka atzeraezina eragingo lukete.
Azkenik, Hiri Debekatuaren Mapa lantzea eragin zuen emakumeen ekimena goraipatu du bozeramaile jeltzaleak. Udaletxetik, hirigintza emakumeen begietatik ikusten hasteko ezinbestekoa izan zen ekimen hura. Horren harira, Plan Orokorraren dokumentuan kontuan hartu den genero perspektiba berritzailearen inguruan balorazio positiboa egin du EAJ-PNVk.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31