Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Trintxerpen gertatutako suteari aurre egiteko erakundeen elkarlana azpimarratu du EAJk
Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, erakundeen arteko elkarlanaren ondorioz, agerian gelditu da erakundeetako egiturak egoki funtzionatzen duela.Etxebizitza sailburuorde Covadonga Solagurenek zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritza batek, Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko foru diputatu Garbiñe Errekondok, eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak parte hartu dute gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Araudiko, Erakundeetako eta Gobernuko batzordean. Bertan, erakundeek egindako lanaren berri eman dute, hain zuzen ere, Trintxerpen 2014ko urtarrilaren lehenengoan gertatutako sutearen ondorioz egindako lanaren berri.
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok azpimarratu du, hiru erakundeen arteko elkarlana hain egoera larriari aurre egiteko, izan ere, hainbat kaltetu izan ziren Trintxerpeko sutean: “Hiru erakundeak elkarlanean aritu dira eta hori oso garrantzitsua da, izan ere, elkarlan horren ondorioz herritarrek argi ikusi dute erakundeetako egiturak egoki funtzionatzen duela”.
Era berean, Olanoren ustez, erakundeek segidakoa lortu dute: kaltetutako inor ez baztertzea eta, hori, aitzindari izan daiteke munduan. Gainera, inor baztertu ez izanak agerian uzten du hiru erakundeetako gizarte zerbitzuek lan bikaina eta eraginkorra egin dutela.
Jeltzaleen bozeramaileak, halaber, honakoa adierazi du: “Tamalez, baina era berean zorionez, Bermeon duela hilabete batzuk gertatutakoa aurrekaria izan da eta erakundeek bertan egindako lana kontuan izan dute Trintxerpen gertatutakoa egoki eta eragikortasunez kudeatzeko”. Gainera, Markel Olanok esan du, erakundeek lortu dutela kaltetutakoek irainduta ez sentitzea eta hori erakundeen arteko elkalanaren ondorioz lortutakoaren beste adibide bat dela.
Olanok, orobat, eskerrak eman dizkie egindako lanagatik, su-hiltzaileei, erakundeetako langileei eta erakundeekin elkarlanean aritzen diren enpresei, hain zuzen ere, kaltetuek behar zituzten zerbitzu guztiak prest izateko egindako lanagatik. Horren harira, talde jeltzalearen bozeramaileak segidako azpimarratu du: “Une egokia izan daiteke erakundeek jarduera-protokoloak aztertzeko, betiere, baldin eta horrelako beste gertakari bat izango balitz, arduraz aurre egiteko”.
Azkenik, Markel Olanok esan du, Eusko Jaurlaritzak gizarte-alokairuko 68 etxebizitza jarri dituela Trintxerpeko sutearen ondorioz etxebizitza galdu dutenen esku, hain zuzen ere, Pasai Antxon Visesa sozietate publikoak laster eraikitzen bukatuko dituen 68 etxebizitza.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31