Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/03/12

Gipuzkoa 2015. Prest.

GBBk Gipuzkoa 2015 egitasmoa aurkeztu du, Gipuzkoarrekin entzuteko, elkarbanatzeko eta garatzeko asmoa duen, egitasmo ilusionante, integratzaile eta eraginkor bat. “Gobernu onean oinarritutako politika publikoa, herritarrentzat gertukoa, plangintza zorrotz eta erabakia izango duena, krisiari modu berean aurre egitea eta ongizatearen etorkizuna bermatzea” helburu duen egitasmoa.
Gipuzkoa 2015. Prest.

Inposaketa eta elkarrizketa falta, ezaugarri dituen Ezker Abertzalearen kudeaketaren aurrean, EAJk, “Gipuzkoak ikuspegi integratzaileagoa eta elkarrizketan eta akordioan oinarritutako kultura politikoa behar dituela” uste du.


“Azken Udal eta Foru hauteskundeetan, EzkerAbertzaleak emaitza adierazgarria lortu zuen Gipuzkoarron zati batek ulertu zuelako, eurei bozka emateak, lagun zezakeela bakea indartzen eta indarkeria alboratzen” azaldu du EAJren GBBren presidente Joseba Egibarrek. “ETAk indarkeria behin betiko uzteak eta Ezker Abertzalea legeztatzeak, dudarik gabe,  bake bidean oinarrizko aurrerapena ekarri dute. Euskal gizartearen ekarpena, ezinbestekoa izan duen lorpena”, erantsi du.

Baina, EAJren iritziz, “Ezker Abertzaleak ez du jakin gipuzkoar gizarteak eman zion konfiantza interpretatzeneta bere interes partikularrak defendatzeko erabili ditu erakundeak”. “Ez dute jakin nahi izan zeintzuk diren gipuzkoarron benetako beharrak   eta kudeaketa txarra egiten ari dira; kudeaketa txarraz gain, Ezker Abertzaleaez den guztiarekiko, mesfidantza jarrera agertzen dute” zehaztu du Egibarrek, “baina Gipuzkoaren etorkizuna ezin da mesfidantzan oinarrituta eraiki”.

Testuinguru honetan, EAJk egin duen, oposizio argi eta eraikitzailearen garrantzia azpimarratu du, eta baita une oro elkarrizketa eta elkar ulertzearen alde egindako apustua, ere.

“Legealdi honetan, alderdi batzuk, Ezker Abertzaleari erakundeetan egotearen ardura kentzeko,  zentzura mozio baten aukera ere aurkeztu dute” -la oroitarazi du Joseba Egibarrek,  “eta egoera honi aurre egiteko bidezidorrik ezin dela hartu esanez erantzun dugu beti; Gipuzkoako gizartea da bere botoaren bidez erabaki behar duena; demokrazian ez dago bidezidorrik”.

EAJk uste du “jende asko etsita dagoela Ezker Abertzalearen kudeaketagatik, bere jarreraezartzaileagatik, politika ulertzeko modu itxi etaendogamikoagatik”. Eta horregatik, aldaketa bat behar da.Helburu hori betetzeko, EAJk, bere egitasmoa aberasteko konpromisoa hartzen du, giza kapital gehiago eransteko.“Horrek, oinarrian, gipuzkoarrokin egiaztatzea, ikuspegieraikitzaile eta integratzaile batetik, gizartera irekitzea,esan nahi du” zehaztu du Egibarrek.

“Entzuteko prest gaude; elkarbanatzeko prest; egitasmo ilusionante bat garatzeko prest;  arrazoibide eraginkor etaintegratzailea gauzatzeko prest” azpimarratu du. “Horretan datza Gipuzkoa 2015 egitasmoa; EAJ prest dago”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube