Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Larraitz Ugartek Bidegik porrot egitea nahi du
Batzarkide jeltzale Joseba Antxustegik honakoa salatu du: “Larraitz Ugartek gaizki kudeatu du Gipuzkoako errepideen mantentze-lanen finantzaketa eta, ondorioz, Bidegi porrot egiteko arriskuan dago, baldin eta foru diputatuak ez badu jarrera aldatzen”.-
Eranskina Bidegi, martxoak 10
Archivo - 2014/03/10
EAJ-PNVren batzarkide taldeak Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteren jarrera salatu du, izan ere foru diputatuak berak Bidegiren egoera oso larria dela esaten jarraitzen duela, eta egoera larriari aurre egiteko Foru Aldundiak aurrekontu-sailak egin behar dituela. Baina Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du Bidegiri buruzko aurrekontu-sailik egin, beraz, agerian gelditu da foru diputatuak gezurra esan duela.
Era berean, EAJ-PNVk hainbat alditan esan du, Larraitz Ugartek sozietatearen balantzeak eta ustiapen-kontuak nahierara ulertu dituela, betiere, txosten tekniko zehatzatk kontuan izan gabe. Horrenbestez, EAJ-PNVk datuak aztertu ditu eta, berriro ere, egiaztatu du foru diputatuak taldeekin izandako bileretan eta Bidegiren administrazio kontseiluan emandako datuak faltsuak direla eta, beraz, gezurra dela Bidegik ezingo diola zorrari aurre egin datorren urtean.
Horen harira, batzarkide jeltzale Joseba Antxustegik honakoa salatu du: “Larraitz Ugartek gaizki kudeatu du Gipuzkoako errepideen mantentze-lanen finantzaketa eta, ondorioz, Bidegi porrot egiteko arriskuan dago, baldin eta foru diputatuak ez badu jarrera aldatzen. Eta hori izan da, hain zuzen ere, foru diputatuaren nahia agintzen hasi zenetik. Gainera, gogoratu behar dugu, Larraitz Ugartek bidesari-eredu bat inposatu nahi izan diela gipuzkoarrei, baina porrot egin duela. Baina, nahiz eta porrot egin duen, foru diputatuak ez du beste plangintzarik proposatu eta ez du adostasunik eta irtenbiderik lortu. Beraz, Larraitz Ugartek segidakoa gertatzearen ardura izango du: Gipuzkoak errepideen mantentze-lanak kudeatzeko politikarik ez izatearen ardura, eta Bidegik porrot egitearen ardura.
Horrenbestez, EAJ-PNVk segidako txostenak gogorarazi ditu, hain zuzen ere, Bidegi kaudimenduna dela egiaztatzen duten datuak eta kaudimenduna izaten jarraitzeko beharrezkoak diren ekintzak zehazten dituzten datuak. (ver documento anexo)
Hortaz, Joseba Antxustegik segidakoa esan du: “Behin datuak aztertuta, hainbat gauzak atentzioa ematen digute: diru-sarrera finantzarioak handitzen ari dira eta, horrek, argi uzten du diruzaintza-egoera gero eta hobea dela. Eta, inork ez ditu interesak jasotzen (finantza diru-sarrerak) baldin eta saldoak negatiboak badira. Eta, horretan Bidegi ez da salbuespena, izan ere, diru-sarrerak handitzen joango dira, betiere, aurreikuspenen arabera”.
Ildo beretik, Antxustegik Larraitz Ugarteren aurreikuspenak azaldu ditu: 2015ean %4,7 handituko dira diru-sarrerak, trafikoaren handitzearen eta bidesarien tarifen handitzearen ondorioz; baina aitzitik, diru-sarrerak 2016an %3 handituko dira, eta 2017an eta 2018an bakarrik %2. Gainera, foru diputatuaren datuek aurreikusten dute datorren urtean trafikoa %2,2 handituko dela eta hurrengoetan ez dela handituko. Eta, ordurako, GI-632 errepidea, hain zuzen ere, Beasain eta Bergara lotzen dituen errepidea, irekita egongo da eta Deskargako gainan bidesaria jarriko da, betiere, baldin eta foru diputatuak bidesaria jartzea erabakitzen badu. Eta, horren harira, gogoratu behar da, egiten ari diren lanen artean bidesaria jartzeko gunea ere dagoela”.
EAJ-PNVren batzarkideak, halaber, esan du, 2014ko eta 2015eko diru-sarrerekin Bidegiren diru-kutxak 2018 arte ez duela arazorik izango. Beraz, agerian gelditu da sozietate publikoa kaudimenduna dela. Dena den, kaudimena bermatzeko, Bidegik neurriak hartzen jarraitu beharko ditu. Baina aitzitik, foru diputatu eta Bidegiko Administrazio Kontseiluaren presidenta Larraitz Ugartek erabaki du neurririk ez hartzea”.
Azkenik, Joseba Antxustegik segidakoa azpimarratu du: “Larraitz Ugarte gobernatzen hasi zenean azpiegitura garrantzitsuak eraiki berriak aurkitu zituen, hain zuzen ere, finantzaketa bermatuta eta bideragarritasun plangintza duten azpiegiturak, betiere, politikarien eta gizartearen adostasunaz onartutako plangintza”. Antxustegiren iritziz, diputatuak Bidegi arriskuan jarri du. Hori dela eta, EAJ-PNVk foru diputatuari, berriro ere, eskatu dio beste plangintza bat egiteko, hain zuzen ere, errepideen mantentze-lanak, kalitatea eta errepideetan inbertsioak egiteko behar diren funtsak bermatzeko plangintza egiteko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31