Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Elgoibarrek ikurriña babesteko herri-ekitaldia egin du eta Espainiako banderaren inposizioa salatu du
Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak plaka bat jarri du udaletxearen kanponan, Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko, eta udalbatzar aretoaren sarreran 1977an Jaime Arrese alkateak balkoian jarritako ikurriña bera jarri du.Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak eta Elgoibarko udal gobernuak udalbatzar aretoaren sarreran jarri dute 1977ko urtarrilaren 19an Jaime Arrese alkateak udaletxeko balkoian jarritako ikurriña bera eta, era berean, kanpoaldean plaka bat jarri dute Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko. Gogoan izan, epaiak Elgoibarko Udala behartzen duela Espainiako bandera ohoreko toki batean jartzera bai udaletxearen kanpoaldean, bai barruan.
Alfredo Etxeberriak irakurri ditu Jaime Arrese alkate ohiak 1977an ikurriña jarri zuenean esandako hitzak: “Pausu erabakigarri bat, Euskal Herriak bere osotasunean, desiatzen duen bizikidetza eta elkartasunerako”. Halaber, Etxeberriak honakoa esan du: “Epaia Espainiako bandera inposatzen digu, hain zuzen ere, elgoibartarrentzat arrotza den bandera. Herritarrek bandera bat onartzen ez dutenean, bandera horrek balioa izateari uzten dio. Herritar gehienek ikurriña babesten dute eta sentimendu hori da, hain zuzen, aitortu nahi dugun setimendua. Izan ere, inork ez du ikurriñaren balioa zalantzan jartzen”.
Ekitaldian herritar askok parte hartu dute. Era berean, alderdi ezberdinetako eta hainbat gizarte mugimiendutako ordezkariek parte hartu dute. Horien artean, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olano. Jeltzaleen bozeramaileak salatu du gipuzkoar gehienak ordezkatzen ez dituen bandera baten inposizioa. Horren harira, Olanok segidakoa esan du: “Auzitegi Gorenak gatazka politikoa sustatu du, izan ere, nazionalitate espainiarra, inposatu nahi izan digu, nahiz eta gipuzkoar eta euskal heritar gehienak ez dauden ados, euskal herritarrak izan nahi dutelako. Beraz, ikurriña da herritar gehienak ordezkatzen dituen ikurra eta ez, ordea, Espainiako bandera”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31