Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aurrekontuen inguruko akordioa ona da Donostiak urte zail honi aurre egin diezaion
“Alderdi batzuk, Bildu itotzearren Donostia itotzeko gauza dira. PSE eta PP fronte moduan ari dira jokatzen Udal honetan. Legealdiaren hasieran esan genien fronteen garaia amaitu dela, jokabide horrek gure hiriari oso ondorio txarrak ekar baitiezaizkioke. Uste dut Donostia Nafarroatik nahiko gertu dagoela edozeinek uler dezan zer esan nahi dudan”, nabarmendu du Eneko Goiak.Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak “Donostiarako berri ontzat” hartu du 2014ko udal aurrekontua behin betiko onarpena, gaur goizean Donostiako Udalbatzak berretsi duena. “Donostiako EAJ-PNVk argi dauka hiriak urte oso zail bati aurre egiteko aurrekontua behar duela; are gehiago duela gutxi izandako denboraleak eragindako kalte larrien ondoren. Horregatik erabaki dugu Donostiarekiko erantzukizunez jokatzea eta behin udal Gobernuak EAJ-PNVk adierazi zion ildoari jarraitu eta hasierako aurrekontu proiektuaren desoreka adierazi moduan zuzentzea onartuta; hau da berezko gastua gutxitzea eta inbertsioak handitzea dakarten 251 aldaketa egitea onartu zuenean. Arreta ematen du PSEk eta PPk eduki ekonomikoko zuzenketarik aurkeztu ez izana: ahal den aurrekonturik onena dela ontzat hartzen dutela ematen du”, nabarmendu du Eneko Goiak.
”Bizi dugun egoera konplikatuan, udal aurrekontua onartu izana sekulako lasaitua da Donostiarako ; nahiz eta zenbait talde politikoren kritikak ikusita ematen duen Bildu itotzearren, Donostia itotzeko prest daudela. EAJ-PNVk ez du horrelako estrategietan parte hartuko”, bermatu du Eneko Goiak.
Ildo horretan, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du “PSE eta PP fronte moduan ari direla jokatzen Udal honetan. Legealdiaren hasieran esan genien fronteen garaia amaitu dela, jokabide horrek gure hiriari oso ondorio txarrak ekar baitiezaizkioke. Uste dut Donostia Nafarroatik nahiko gertu dagoela edozeinek uler dezan zer esan nahi dudan”, amaitu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31