Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Izagirrek muturreraino eraman du Igeldoko auzia, isilpean eta iruzur eginez.
Maria Eugenia Arrizabalaga, GBBko bozeramaileak, gogor salatu du ezker abertzaleak Igeldoko auzian izandako jarrera, “adostasunen alde dagoela esan arren, muturreraino eraman duelako gaia, isilpean eta iruzur eginez, gainera”. Burukideak jakinarazi duenez, ezker abertzaleak, Donostiako alkate Juan Carlos Izagirre eta Martin Garitano Ahaldun Nagusia buru dituela, inongo begirunerik gabe jokatu du gai horretan, “gainerako alderdi, lege, dekretu eta espedienteak aintzakotzat hartu ez eta Igeldoren desanexioa aldebakarretik aldarrikatuz”.Arrizabalagak argi dauka “igeldotarrek izaera berezia dutela eta ez daudela oso eroso Donostiako Udalarekin” eta, horregatik, Toki Entitate Txikiaren formula defendatu du, alegia, bere garaian Hernaniko Ereñozu auzoari eman zitzaion konponbide bera. “Gogoratu behar da Ereñozuk autonomo izateko proiektua aurkeztu zuenean Marian Beitialarrangoitia zela Hernaniko alkate eta, Donostian ez bezala, azken erabakia auzokide, herritar eta Udalaren artean eztabaidatu behar zela defendatzen zuela”, azaldu du. Igeldoren desanexioa, aldiz, “ezker abertzaleak aldebakarretik hartutako erabakia” izan dela salatu du.
Erabakitzeko eskubidearen inguruan “fribolizazio ariketa hutsa” egin izana egotzi dio ezker abertzaleari, “diru publikoz ordaindutako propagandan” Igeldo Eskozia eta kataluniarekin alderatzeagatik. “Erabakitzeko eskubidea Herri edo nazio batek bere etorkizunaren jabe izateko duen eskubidea da, Igeldokoa gauza erabat ezberdina da”, ziurtatu du legebiltzarkide jeltzale eta GBBko bozeramaileak.
Hori argituta eta igeldotarren aspirazioa “erabat zilegia” dela iritzita, Toki Entitate Txikiaren formula mahaigaineratu du, EAJk 1999. urteaz geroztik defendatu duen irtenbide “adostu eta egokia”. Arrizabalagak gogoratu du formula horrek orain arte aurrera egin ez badu, Odon Elorza Donostiako alkate ohiak “konponbidearen asmoa usteltzen utzi zuelako” izan dela eta Bilduk, hauteskundeak irabazi ostean, “aldebakarreko bideari ekitea erabaki zuelako”.
“Orain, Igeldoko auzia auziperatuta dago eta ikusteke dago nola amaituko den, Rajoyren arrazionalizazio legea tarteko. Hori bai, ziur naiz ezker abertzalea saiatuko dela balizko porrota besteon lepotik zintzilikatzen. Saiakera horretan beti izan da iaioa ezker abertzalea”, amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31